estatubatuar-israeldar soziologoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Elihu Katz (hebreeraz: אליהוא כ"ץ) (New York, 1926ko maiatzaren 21a - Jerusalem, 2021eko abenduaren 31) [1] estatubatuar-israeldar soziologoa izan zen.
Elihu Katz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1926ko maiatzaren 21a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Israel |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Jerusalem, 2021eko abenduaren 31 (95 urte) |
Hobiratze lekua | Har HaMenuchot (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Columbia Unibertsitatea Yeshivah of Flatbush (en) |
Hizkuntzak | ingelesa hebreera |
Jarduerak | |
Jarduerak | soziologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Pennsylvaniako Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Estatu Batuetako eta Israelgo Gizarte Komunikazioko ikertzaile nagusietako eta estimatuenetako bat izan zen. Bere lanik aipagarriena The personal influence izenekoa da, Paul Felix Lazarsfeld soziologo entzutetsuaren gidaritzapean egin zuen lana 1955ean. [2]
Bere bizitzaren zatirik handiena komunikazioa ikertzera eman zuen, beti ere helburu nagusitzat komunikabideen arteko elkarrekintza, elkarrizketa, iritzia eta esparru publikoko ekintza. Chicagoko Unibertsitatean soziologia irakaslea izan zen, Pennsylvaniako Annenberg Komunikazio Unibertsitateko irakasle tutorea,. Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearreko Soziologia eta Komunikazioko irakasle emeritua eta Gizarte Ikerketa Aplikaturako Guttman Institutuko zuzendari zientifikoa. [3]
Hasieran Kazetaritza ikasteko interesa zuen, baina Columbia Unibertsitatean karrera hau irakasten zuten irakasleen kalitateagatik Soziologia ikastea erabaki zuen. Hemen jaso zuen bere hurrengo titulua, doktoregoa. Ikasketetan Paul Lazarsfeld, Seymour Martin Lipset, Davis edo Merton irakasleak ezagutuko ditu, soziologiako beste handi batzuen artean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.