idazle espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Elena Medel (Kordoba, 1985eko apirilaren 29a) idazle, literatura-kritikari eta editore espainiarra da. Hainbat poesia-liburu eta saiakera argitaratu ditu, eta hainbat poesia-antologiatan argitaratu dira bere lanak. Besteak beste, hizkuntza hauetara itzuli dira haren lanak: euskara, alemana, arabiera, armeniera, esloveniera, frantsesa, ingelesa, italiera, poloniera, portugesa, errumaniera, suediera eta swahilia. 2020an, lehen nobela argitaratu du: Las maravillas (Anagrama). Nobela horri esker, urteko libururik onenaren 2020ko Francisco Umbral saria irabazi du.[1][2]
Elena Medel | |
---|---|
(2022) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Kordoba, 1985eko apirilaren 29a (39 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea eta editorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | olerkigintza |
La Bella Varsovia argitaletxearen zuzendaria da.
Txikitatik hasi zen narratiba lantzen. Asko irakurtzen zuen, eta horregatik hasi zen idazten. Dioenez, zorteduna izan zen, liburu asko izan zituelako etxean.[3]
Sei edo zazpi urte zituela, paperetan ipuinak idazten zituen; ondoren, grapatu eta oparitu egiten zizkien ingurukoei.[3] Zirriborratzen zituen ipuin horietako batzuk lehiaketetara bidali zituen; hala irabazi zuen lehen saria, Mairenakoa (Aljarafe-ko herri bat). Kontakizun luze bat zen, kutsu historikokoa.
Gerora, eta Federico García Lorcaren obra ezagutzearen ondorioz, poesia idazten hasi zen. Poema-liburu bat zuela iruditu zitzaionean, Gazteriaren Institutura bidali zuen, eta sari bat eskuratu zuen: Andaluzia Gaztea saria, Andaluziako Gazteriaren Institutuak emana. Eta, horri esker, Mi primer bikini liburua argitaratu zuen.
2006an, Madrilgo Udalaren beka bat jaso zuen, eta Madrilgo Ikasleen Egoitza famatuan egon zen.
Hainbat poema-liburu argitaratu ditu: Mi primer bikini (DVD, 2002); Andaluzia Gaztea saria eskuratu ondoren argitaratu zen; Tara (2006), amonaren heriotzak markatutako liburua, eta Chatterton (Visor, 2014). Lan horri esker, 2013an, Loewe saria irabazi zuen, Gazte Sorkuntzaren kategorian. Halaber, Vacaciones (2004) eta Un soplo en el corazón (2007) kaierak argitaratuak ditu. Ordura arteko lan guztiak biltzen dituen bilduma bat ere argitaratu zuen: Un día negro en una casa de mentira (1998-2014). Liburu horiez gain, Medelen poesiak eta ipuinak hainbat antologiatan argitaratu dira.
Hainbat hizkuntzatara itzuli dituzte haren lanak, baita euskarara ere.
2020ko urrian, lehen nobela plazaratu du: Las maravillas (Anagrama, 2020). Urte horretako lanik onenaren Francisco Umbral saria irabazi du. Epaimahaiak "narrazioaren freskotasun literarioa" saritu du; zeinak "balioan jartzen duen belaunaldi arteko harremana, azpimarra berezia jarrita emakumezkoengan, zeinak sarri ez diren ikusgai egoten literatura-lan garrantzitsuetan".[1]
Bestalde, La Bella Varsovia argitaletxearen zuzendaria da; hain zuzen, gaztelaniaz poesia argitaratzen duen argitaletxerik prestigiotsuenetakotzat hartzen da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.