Ekialdeko Mendikatea (Kolonbia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ekialdeko Mendikatea[1] Kolonbiako Andeetako hiru mendikate paraleloetako bat da. Hego-mendebalde ipar-ekialde norabidean Kolonbiako mendigunetik (Huila departamendua) Guajira penintsularaino luzatzen da. Iparraldean, Nudo de Santurbánen, bi mendikatetan banatzen da: Meridako mendikatea (Venezuela) eta Perijako mendikatea, Kolonbia eta Venezuelaren arteko muga egiten duena. 1.200 kmko luzera eta 130.000 km²-ko azalera du.
Mendikatearen mendebaldea Magdalena ibaiaren arrokoa da. Ekialdeko isurialdea, berriz, Amazonas, Orinoko eta Catatumbo ibaien arroen artean banatzen da.
Erliebean Altiplano cundiboyacense goi-ordokia, Sumapaz (4.560 m), Chingaza (3.950 m) eta Pisba (3.900 m) paramoak eta Sierra Nevada del Cocuy nabarmentzen dira. Azken honetan dago mendikate honetako gailurrik garaiena: Ritacuba Blanco (5.410 m).
Cauca, Caquetá, Huila, Tolima, Meta, Cundinamarca, Boyacá, Santander, Norte de Santander, Cesar eta La Guajira departamenduak zeharkatzen ditu. Hiri garrantzitsuenak Bogotá, Girardot, Cúcuta eta Bucaramanga dira[2].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.