Ekaitz Santazilia

From Wikipedia, the free encyclopedia

Ekaitz Santazilia

Ekaitz Santazilia Salvador (Iruñea, 1987ko martxoaren 13a) filologo, hizkuntzalari eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle nafarra da.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Ekaitz Santazilia
Thumb
(2017)
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1987ko martxoaren 13a (37 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea : Euskal Filologia
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Nafarroako Unibertsitate Publikoa  (2011 -
KidetzaEuskaltzaindia

Inguma: ekaitz-santazilia-salvador
Itxi

Euskal filologian lizentziatua eta Hizkuntzalaritzan doktorea da, Euskal Herriko Unibertsitatean.[1]

Ikergaiak

Ikergaien artean ditu Nafarroako euskararen historia, euskal testu zaharren edizioa, morfologia, prosodia, tipologia, dialektologia, haur hizkera, hizkuntzalaritza historikoa eta hizkuntza ideien historia.[1] Hala, bakarka zein lankidetzan, euskal testu zahar eta autore ugari aurkitu edota ezagutzera eman ditu; besteak beste:

Gainera, XVI. mendeko justizia auzibide nafarretan dauden euskarazko pasarteak ikertu ditu,[14][15][16][17] baita bizigarritasunak munduko hizkuntzen morfologian duen eraginaz monografia bat argitaratu ere.[18]

Kidetzak

EHUko Monumenta Linguae Vasconum ikerketa taldeko kidea da,[19] baita NUPeko I-COMMUNITAS - Institute for Advanced Social Research institutuko[20] eta Nafarroako Ondare Materiagabearen Katedrako[1] kidea ere. Aziti Bihia Hizkuntzalari eta Filologoen elkartekide[21] eta Nafar Ateneoan Euskara eleduna ere izan zen.[22]

Fontes Linguae Vasconum: studia et documenta aldizkari zientifikoko zuzendaria da,[23] eta Principe de Viana aldizkariko erredakzio batzordeko kidea.[24] Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundeko argitalpen batzordeko kidea ere bada.[25]

Dibulgazioa

Hainbat komunikabidetan kolaboratzen du, hala nola, Euskalerria irratia, Xaloa Telebista, Pulunpe, Kotarro, Bertsoa, Argia, Guaixe, Mendixut eta Ze Berri?.

Gainera, komisario ibili da, batetik, 2019an Nafarroako Errege Artxibo Nagusian egindako Fontes Linguae Vasconum: paperezko altxorrak erakusketan,[26] Nafarroako euskal testu zaharren dokumentu originalak erakutsi zituena, eta bestetik, Euskaltzaindiak 2023an antolatutako Euskara ezkabarten: paperetik ahora erakusketan,[27] ibar horren euskarak historian zehar utzitako lekukotasunak bildu zituena.

Horretaz gain, Euskargazki izeneko bloga du,[28] euskararen historia irudien bidez ezagutzera ematen duena.

Euskaltzaina

Euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak 2024ko maiatzaren 31n, Baionako Herriko Etxean egindako Osoko Bilkuran. Santaziliarekin batera, Euskaltzaindiak, beste 8 Euskaltzain urgazle eta 21 ohorezko izendatu zituen egun berean.[29] Izendapen honen ikur-diploma, Euskaltzaindiak urte bereko azaroaren 29an, Bilboko Sociedad Bilbaina elkartean egindako Ageriko bilkuran jaso zuen[30].

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.