From Wikipedia, the free encyclopedia
Eguzki-argia[1] eguzkiak ematen duen erradiazio elektromagnetikoaren zati bat da, bereziki infragorria, ikusgaia eta ultramorea. Lurrean, eguzkiaren argia atmosferan zehar barreiatu eta iragazten da, eta eguzkia zerumugatik gora dagoenean ikusten da, eguna sortuz.
300.000 km/s-ko abiaduran bidaiatzen du, abiadura honetan Eguzkitik datorren argiak 8,4 minutu behar ditu gure planetara iristeko. Zeruko koloreak eguzki-argiak atmosferarekin duen interakzioaren emaitza baino ez da. Hezetasun-kantitate txiki samarra, hautsa eta errautsa nahikoa dira zeruan kolore-adierazpen ugari eragiteko: udaberriko goiz baten urdin-argia, iluntzeko gorri-laranjatsua, tonu arrosak, zuriak, grisak edota oztin bat, hodeiekin apaindua. Zeruaren aldakortasuna hain da handia, margolariei zehatz-mehatz erreproduzitzea ezinezkoa egiten zaiela, zeruko koloreak anitzak baitira.
Eguzkiaren erradiazioak zuzenki sortzen duen erradiazio-termikoa, eta eguzkiaren erradiazioak atmosferan eragiten duen tenperatura-atmosferikoaren gehikuntza desberdinak dira. Eguzki-argia heliografo bat erabiliz "grabatu" daiteke. 300.000 km/s-ko abiaduran bidaiatzen du, abiadura honetan Eguzkitik datorren argiak 8.4 minutu behar ditu gure planetara iristeko.
Munduko Meteorologia Erakundeak honela definitzen du eguzki-argia: lurzoruan neurtutako gutxienez 120 W.m²-ko eguzkiaren irradiazio zuzena. Eguzki-argi zuzenak 93 lumen (argi indarra neurtzeko erabiltzen den Nazioarteko Unitate Sistemako unitatea) inguru ematen ditu potentzia elektromagnetikoko watt bakoitzeko, infragorria, ikusgaia eta ultramorea barne.
Eguzki-argi distiratsuak metro karratuko 100.000 kandelaren argiztapena ematen du lurrazalean. Eguzki-argia funtsezko faktorea da fotosintesi prozesuan, hain garrantzitsua bizitzarako.
Eguzki-argia energia transmititzen duen perturbazio baten hedapena da, ez da materia baina hutsean zabaldu daiteke eta fotoiez osatuta dago.
Adibidez: Argiak bidaiatzen duenean, uhin bat bezala jokatzen du, baina, objektuek argi hau xurgatzen dutenean, argiak partikula bat bezala jokatzen du.
Eguzkiaren argiak ez du kolorerik eta "argi zuria" deitzen zaio. Hala ere, kolore desberdinen batasunak osatzen du. Argia elementu garden batetik (ura edo beira) igarotzen denean bakarrik ikus daiteke, ostadar izeneko espektro baten formarekin. Espektro hau zazpi kolore ikusgarriz (gorria, laranja, horia, berdea, urdina, anila eta bioleta) eta giza begiek ikusten ez dituzten bi kolorez (ultramorea eta infragorria) osatuta dago. Lurreko atmosfera jotzen duen erradiazio elektromagnetikoaren espektroa 100 eta 106 nm (nanometro) artekoa da. Hau bost zatitan bana daiteke, uhin-luzera handiagoko ordenan:
Eguzki-sistemako gorputzek jasotako argi-intentsitatea, eguzkiarekiko duten distantziaren karratuarekiko alderantziz proportzionala da.
Taula honek eguzki-sistemako planeta bakoitzak atmosferaren goialdean jasotako eguzki-erradiazio kopurua erakusten du[2]:
Planeta (edo planeta nanoa) | distantzia (UA) | Eguzki erradiazioa (W/m2) | ||
---|---|---|---|---|
Perihelioa | Afelioa | maximoa | minimoa | |
Merkurio | 0,3075 | 0,4667 | 14446 | 6272 |
Artizarra | 0,7184 | 0,7282 | 2647 | 2576 |
Lurra | 0,9833 | 1,017 | 1413 | 1321 |
Marte | 1,382 | 1,666 | 715 | 492 |
Jupiter | 4,950 | 5,458 | 55,8 | 45,9 |
Saturno | 9,048 | 10,12 | 16,7 | 13,4 |
Urano | 18,38 | 20,08 | 4,04 | 3,39 |
Neptuno | 29,77 | 30,44 | 1,54 | 1,47 |
Pluton | 29,66 | 48,87 | 1,55 | 0,57 |
Gainazalean ikusiko litzatekeen eguzki-argiaren benetako distira, balizko atmosferaren araberakoa da. Adibidez, Artizarraren atmosfera lodiak, jasotzen duen eguzki argiaren %60 baino gehiago islatzen du. Gainazalaren benetako argiztapena 14.000 lux ingurukoa da, Lurrarekin alderatuta "egun hodeitsu bat bezala"[3].
Ia bizi guztiaren existentzia eguzki-argitik datorkio jatorrizko energia. Autotrofo gehienek, landareek bezala, eguzki-argiaren energia erabiltzen dute, karbono dioxidoarekin eta urarekin konbinatuta, azukre sinpleak sortzeko: fotosintesi izeneko prozesua da. Azukre horiek oinarrizko osagai gisa erabiltzen dira gero, eta organismoa haztea ahalbidetzen dute.
Heterotrofoek, animaliek bezala, eguzki-argia zeharka erabiltzen dute autotrofoak edo horien produktuak kontsumitzean, edo beste heterotrofoak kontsumitzean. Autotrofoek sortutako azukreak eta beste osagai molekularrak deskonposatu egiten dira, metatutako eguzki-energia askatuz eta heterotrofoari bizirauteko behar duen energia emanez. Prozesu horri arnasketa zelularra esaten zaio.
Historiaurrean, gizakiak prozesu hau are gehiago zabaltzen hasi ziren, landareei eta animaliei beste erabilera batzuk emanez. Adibidez, animalien larruak erabiltzen zituzten babesteko, edo zurezko armak ehizatzeko. Trebetasun horiei esker, gizakiek eguzki-argi gehiago bildu ahal izan zuten glukolisiaz baino, eta giza populazioa hazten hasi zen.
Iraultza neolitikoan, landareen eta animalien etxekotzeak eguzki-energiaren erabilera areagotu zuen. Laborantza-soroetan landare-materia ez jangarriz ongarritzen hasi ziren, azukre eta mantenugaiez hornitzen etorkizuneko uztetarako. Animaliak, gizakiei haragia eta tresnak bakarrik eman zizkietenak behin hil ondoren, iraultzaren ondoren lanerako erabiltzen hasi ziren, gizakientzat jangarriak ez ziren belarrez elikatuta. Erregai fosilak antzinako landare eta animalien soberakinak dira, eguzki-argiaren energia erabiliz sortu zirenak eta, ondoren, Lur barnean milioika urtez harrapatuta geratu zirenak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.