Edu Zelaieta

euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia

Edu Zelaieta

Eduardo Zelaieta Anta (Gasteiz, Araba, 1973ko ekainaren 26a) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, euskal idazlea, itzultzailea[1] eta Mugaldekoak taldearen kidea da. Hizkuntzalaritzan eta Euskal Ikasketetan doktore da.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Edu Zelaieta
Thumb
(2016)
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1973ko ekainaren 26a (51 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Literaturaren Zubitegia: 659
Itxi

Idazle eta itzultzaile moduan, hainbat genero landu izan ditu: poesia,[2] zutabegintza,[3] kantuetarako letragintza,[4] haur literatura[5] eta antzerkia. Poesiari dagokionez, zenbait sari eta beka garrantzitsu irabazi ditu, eta bakarkako bost liburu eman ditu argitara.

Hainbat hedabidetan kolaboratu izan du: Euskaldunon Egunkaria, Geu Gasteiz, Radio Vitoria, ETB, Argia, Berria, Alea eta Hala Bedi Irratia, besteak beste. Hain zuzen ere, komunikabideetako jarduera horrekin lotuta, Mundutik mundua (Arabako hitzontzi baten kronikak) liburua eman du argitara; epilogoa edo hitzatzea Karmele Jaio idazlearena da.

Kantuetarako letragintza dela eta, Mugaldekoak taldearentzat idazten ditu abestiak 2004az geroztik; literaturaren eta musikaren arteko topagune horren ondorioz, hiru disko eman ditu argitara taldeak orain arteko bidean. Halaber, beste musikari batzuei ere letrak idatzi izan dizkie; Estitxu Pinatxori edo Joseba Irazokiri, esaterako.[6]

Diziplina artistikoen arteko elkarguneetan interesa agertu du behin baino gehiagotan eta, Mugaldekoak proiektuaz gainera, Eneko Ugarte ilustratzaile eta pintore gasteiztarrarekin zenbait ikuskizun egin izan ditu jendaurrean,[7] baita erakusketa bat osatu ere: Basque misreadings (Berrian gaizki irakurriak) izenekoa.[8][9] Era berean, MAMIAK kolektiboa sortu du 2021ean beste diziplina batzuetatik datozen Txema Ramirez de la Piscina, Josune Velez de Mendizabal, Marina Suarez, Ander Gondra eta Irantzu Lekuerekin. Kolektiboak Ogiak hizketan baleki izeneko antzezlana, haien lehen lana, aurkeztu du.[10][11][12]

Haur literaturan ere badihardu. 2018an idatzitako Amets anfibio liburua Estatuan argitaratutako liburu onenen sartu zuen OEPLIk.[13] Bestalde, Txabi Arnal idazlearekin batera idatzitako lanak direla eta,[14][15][16] haien bi liburuk jaso dute aitortza: Hiru Lehoi ipuinak[17] eta Gora gure alkate jakintsua! lanak.[18] Haur Literaturako itzulpenei dagokienez, gehienbat ingelesetik, katalanetik eta gaztelaniatik aritzen da liburuak euskaratzen.[19]

Azkenik, irakasle eta ikertzaile lanak egiten ditu EHUko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikaren Sailean. Alde horretatik, Hizkuntzaren eta Hezkuntzaren gaineko hainbat ikerlan idatziak ditu, Euskaltzaindiak argitaratutako Baztan-Bidasoko hizkeren azterketa dialektologikoa doktorego-tesia[20][21][22] nahiz pentsamendu kritiko-sortzailearen gaineko lanak.[23]

Lanak

Helduentzako Liburuak

  • 2002: Jendakiak urruneko familiatan, Arabako Foru Aldundia
  • 2004: Mugaldekoak, Susa
  • 2006: Lauburu. Pirinioetako kontakizunak (beste egile batzuekin), EIE
  • 2006: Bidasoa, Irudi
  • 2007: Maldetan sagarrak. Euskal gatazka euskal literaturan (Ibon Egañarekin batera ed.), UEU
  • 2009: Baztan-Bidasoko hizkeren azterketa dialektologikoa, Euskaltzaindia
  • 2010: Aldaira urdinak, Alberdania
  • 2016: Ispilu biluziak, Pamiela
  • 2019: Mundutik mundua. Arabako hitzontzi baten kronikak. (Hitzatzea Karmele Jaiorena da), Pamiela
  • 2024: Presbiziak lagundu omen digu (Hitzatzea Iratxe Retolazarena da), Pamiela

Haurrentzako Liburuak

  • 2018: Torlojuak, (Txabi Arnalekin batera), Elkar
  • 2018: Amets anfibio, Ibaizabal
  • 2021: Berta Berezi (Txabi Arnalekin batera), Erein
  • 2021: Tatxani Handiaren azken trukoa (Txabi Arnalekin batera), Elkar
  • 2022: Hiru lehoi (Txabi Arnalekin batera), Elkar
  • 2023: Gora gure alkate jakintsua! (Txabi Arnalekin batera), Elkar

CD-liburuak

  • 2006: Mugaldekoak: Biziago sentitzeak dakarren muga inguruan, Gaztelupeko Hotsak
  • 2012: Begiak lekuko, Gaztelupeko Hotsak
  • 2017: Galdemoduen trilogia, Gaztelupeko Hotsak

Diziplinarteko proiektuak eta erakusketak

  • 2016: Ispilu biluziak | Literatura eta pintura uztartzen dituen performancea (Eneko Ugarterekin batera)
  • 2019: Mundutik mundua | Literatura eta ilustrazioa uztartzen dituen perfomancea (Eneko Ugarterekin batera )
  • 2020: Basque misreadings | perfomancea eta erakusketa (Eneko Ugarte artista plastikoa, Ane Gebara dramatizazioa eta Beñat Goitia musika)
  • 2021: Ogiak hizketan baleki antzezlan performatiboa (MAMIAK kolektiboa)

Sariak eta aitortzak

  • 2001: Ernestina de Champourcin Poesia Sariketa. Arabako Foru Aldundia. Jendakiak urruneko familiatan lanarekin.
  • 2003: Joseba Jaka beka. Mugaldekoak proiektuarekin.
  • 2019: OEPLIk (Organización Española para el Libro Infantil y Juvenil) Estatuan aurreko urtean argitaratutako lan onenen katalogoan sartu zuen Amets Anfibio liburua, 9 urtetik gorakoentzat.
  • 2021: TOPAraba. Vital Fundazioa eta Oihaneder Euskararen Etxea. Ogiak hizketan baleki proiektuarekin.
  • 2023: OEPLIk Estatuan aurreko urtean argitaratutako lan onenen katalogoan sartu zuen Hiru Lehoi liburua, 6 urtetik gorakoentzat.
  • 2024: JUUL saria, 8-10 urte bitarteko umeen kategorian, Gora gure alkate jakintsua! liburuarekin.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.