From Wikipedia, the free encyclopedia
Edith Wharton, Edith Newbold Jones ezkongabeko izena (1862ko urtarrilaren 24a - 1937ko abuztuaren 11), idazle eta diseinatzaile estatubatuar bat izan zen[1].
Edith Wharton | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Edith Newbold Jones |
Jaiotza | New York, 1862ko urtarrilaren 24a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | New York The Mount (en) Castel Sainte-Claire (en) |
Heriotza | Saint-Brice-sous-Forêt, 1937ko abuztuaren 11 (75 urte) |
Hobiratze lekua | Cimetière des Gonards (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
Familia | |
Aita | George Frederic Jones |
Ama | Lucretia Stevens Rhinelander |
Ezkontidea(k) | Edward Robbins Wharton (en) |
Familia | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, poeta, itzultzailea, prosalaria eta arte-historialaria |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Henry James eta Vernon Lee |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
Genero artistikoa | Nobela erromantikoa |
| |
Edith Wharton Edith Newbold Jones izenarekin jaio zen, kalitatezko hezkuntza pribatua eman zion familia dirudun batean. George Frederic Jones eta Lucretia Stevens Rhinelander ziren bere gurasoak eta bera baino zaharragoak ziren bi neba zituen[2]. Wharton Gerra Zibilean jaio zen; hiru urte zituenean amaitu zen. Gerraren ondoren bere familiak Europan zehar bidaiatu zuen[2]. 1866tik 1872ra Frantzia, Italia, Alemania eta Espainian izan ziren[3]. Bidaia hauen ondorioz, Edith gazteak frantsesa, alemaniera eta italiera ikasi zituen. Hala ere, jasotzen zuena baino jakintza gehiago eskuratu nahi zuen eta, horregatik, aitaren eta honen lagunen liburutegietatik irakurtzen zuen.
Wharton oso gaztetatik hasi zen poesia eta fikzioa idazten, hamaika urte zituela bere lehen eleberria idazteko saiakera egin zuen. Hamabost urte zituela argitaratu zuen bere lehen idatzizko lana, alemanierazko poema baten ingelerazko itzulpena. "Was die Steine Erzählen" ("What the Stones Tell") zen poema, Heinrich Karl Brugsch autorearena eta 50$ ordaindu zizkioten lan honen truke. Edithen familiak ez zuen nahi bere izena agertzea argitaratutako lanean, idaztea ez zelako konsideratzen bere garai eta kategoriako emakume batentzako moduko jarduera bat. Ondorioz, poema bere aitaren lagun baten izenean argitaratu zen, E. A. Washburn, emakumeen hezkuntza babesten zuen Ralph Waldo Emersonen lehengusu bat.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.