Bidarteko ingeniaritza unibertsitate-eskola From Wikipedia, the free encyclopedia
Bidarteko ESTIA Ingeniari Eskola (frantsesez ESTIA: École supérieure des technologies industrielles avancées) Bidarten egoitza duen ingeniaritza unibertsitate-eskola da.
ESTIA | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakundea |
Jarduera sektorea | higher education (en) |
Herrialdea | Frantzia |
Jarduera | |
Kidetza | Consortium universitaire de publications numériques Couperin eta Groupe ISAE (en) |
Ikasle-kopurua | 1.000 (2020) |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Q112177177 |
Historia | |
Sorrera | 1985 |
webgune ofiziala |
Irakasle hauek izan dira ESTIA eskolan: Haritza Kanblong Ruiz, Nadine Couture, Guillaume Rivière, Michel Bakni, Mikel Maiza,Jon Arambarri, Octavian Curea, Rene Harluxet eta Jean Mixel Larrasket.
1985ean Baiona-Euskal Herriko Merkataritza Ganbarak IDLS Eskola (Institut du logiciel et des systèmes) sortu zuen. 1995ean, Izarbel teknogunean instalatu zen Bidarten, Eskola Nagusien Batzarrean sartu eta ingeniaritza titulua emateko eskubidea lortu zuen, izen berri bat hartuz: ESTIA (École supérieure des technologies industrielles avancées).[1] Lapurdin bertan goi mailako ikastegi bat sortzea Ipar Euskal Herritik Parisera lan bila joateko zegoen jario etengabea mozteko ekinbide bat izan zen. Hamar urtetan Antolaketa eta Informatika industrialean mila tituludun atera zituen.
Klaseak eleaniztunak dira, irakasgai gehienak frantsesez emanak dira baina titulazio bikoitzeko hitzarmenen bidez, adibidez EHUren Ingeniaritza Eskolekin harremanetan diren titulazioetan, gaztelaniaz eta ingelesez ematen dira. Halaber Cranfield, Wolverhampton eta Salfordeko Unibertsitateen irakasleek ingelesez egiten dituzte klaseak.
ESTIAn 2019an 900 ikasle aritzen dira, eta Izarbel polo teknologikoan guztira beste 1100 langile baino gehiagok lan egiten dute. 2021erako, 1000 ikasle aterpetu beharko lituzkeela aurreikusita 3. bastizaren beharra bazen eta lehen harria pausatu berri dute.[2] Ikasleen jatorria askotarikoa da, ikasle euskaldunak %10 bat dira.
Jean Michel Larrasket ingeniaria Ikertzaile moduan kudeaketa-zientziaz lan egin zuen, IKAS ikerketa taldean eskolan. Aztergaien artean kudeaketa askea eta ekonomia zirkularra lantzen du talde horrek, beti ere ekintza kolektibo eta konplexuak bideratu ahal izateko antolaketa kolaboratzaileen ikuspuntutik.[3][4]
Lantzen duten aztergaien artean energiarena dago. 2016an Energia eta sare elektrikoak Euskal Herriko ikuspegitik jardunaldia antolatu zuten ingeniaritza-eskola honetan. Antolatzaileetako bat Haritza Kanblong izan zen, ESTIAko eta UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako irakaslea dena.[5]
ESTIA Ingeniari Eskolak antolatuta,2019ko martxoan mugaz gaindiko ‘Berrikuntzaren 24 Orduak’ izeneko lankidetza-ekimena antolatu zen Ficoba erakustazokan. Ikasleen eta unibertsitate zein enpresa munduko eragileen artean 4.0 industriaren testuinguruan enpresek proposatutako proiektuak landu zituzten 400 bat ikaslek taldetan banatuta.[6]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.