EIMA
From Wikipedia, the free encyclopedia
EIMA Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren programa da. Euskal ikasmaterialgintza izenaren akronimoa da. Unibertsitate aurreko euskarazko ikasmaterialgintza babestu, indartu, garatu eta diruz laguntzeko sortu zuen Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuak, 1981-1982 ikasturtean.[1] Urtero 300-350 ikasmaterial argitaratu ditu.
EIMAren deialdiak
- EIMA I: Ikasmaterial inprimatuak argitaratzeko diru-laguntzak.
- EIMA II: Ikus-entzunezko ikasmaterialak argitaratzeko diru-laguntzak.
- EIMA III: Hezkuntza-softwarerako, hau da, euskarri informatikoan ateratzen diren ikasmaterialetarako diru-laguntzak.
- EIMA IV: Mintegien bidez ikasmaterialen prestakuntza-lana egiten duten egile edo egokitzaileentzako diru-laguntzak (alegia, argitaratu aurreko fasea).
- SARIAK: Ikasmaterial inprimatu hoberenak (Isaac López-Mendizabal saria). Ikus-entzunezko ikasmaterial eta hezkuntza-software hoberenak (Migel Altzo saria).
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.