Doris Benegas Haddad (1951, Caracas 2016ko uztailaren 29a, Valladolid[1]) euskal herritar abokatua eta ezkerreko militante bat izan zen. PSE-PSOE alderdiko Txiki Benegas PSE-EEko euskal herritar politikariaren arreba zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Doris Benegas
Thumb
(2009)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDoris Benegas Haddad
JaiotzaCaracas, 1951
HerrialdeaGaztela
HeriotzaValladolid, 2016ko uztailaren 29a (64 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
KidetzaQ9008740 Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Communist Movement (en) Itzuli
Gaztelau Ezkerra
Itxi

Biografia

Venezuelako Caracas hiriburuan jaio zen, bere aita Jose Maria Benegas Etxeberria jeltzalea eta familia erbesteratuak bizi baitziren. Ama, Doris Haddad, Libanoko judu jatorria zuen.

Gaztaroa Donostian igaro zuen. 1970eko hamarkadan politikan militatzen hasi zen; unibertsitatean, Gipuzkoako Ikasle Iraultzaileetan eta Espainiako Mugimendu Komunistan sartu zen.

Valladolidera (Gaztela-Leon, Espainia) joan zen gero, eta Gaztelako ezkerreko mugimenduan eta Gaztela subjektu politiko gisa onartzearen alde hartu parte aktiboki. Abokatu-lanetan, kaleratutako langile ugariren alde jardun zuen, Frankismoaren amaiera aldera birritan atxilotua izan zen eta 1979an faxista talde batek Valladolideko bulegoa erre zion.

Euskal Herrian, ezker abertzalearen legez kanporatzearen aurka parte hartze aktiboa izan zuen; besteak beste mobilizazioetan parte hartuz baina, batez ere, 2009an Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan Iniziatiba Internazionalista - Herrien Elkartasuna alderdiko bigarren zerrendaburu gisa aurkeztuz. Ezker abertzaleak bost urte zeramatzan orduan legez kanpo, baina Iniziatiba Internazionalista-Herrien Elkartasunak aurkezteko aukera izan zuen.

2016ko uztailaren 29an 64 urte zituela Valladolid hirian zendu zen.

Ereferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.