Dominatua
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Dominatua Erromatar Inperioko bigarren eta azken fasea izan zen. Hitza latinezko dominus (jauna) delakotik dator. Diokleziano da Dominatuko lehenengo agintaritzat eta botere zibila eta erlijiosoa batu zituen[1].
Printzipatuan, Augusto enperadoretik aurrera zabaldu zen inperioaren lehendabiziko fasean, Errepublikako erei eta ohiturei eutsi zitzaien, legalki Errepublika inoiz ez baitzen abolitu. Fase hori III. mendeko krisialdiarekin bukatu zen (235-375).
Krisialdia amaitu zen Dioklezianok boterea hartu zuenean. Orduan, Errepublikako era eta ohitura zaharrak bertan behera utzita, gobernu-sistema erreformatzeari ekin zion, zaharkituta zegoelakoan. Tetrarkia (teorian, lau enperadorez osatutako agintea: bi zesar eta bi augusto) sortu zuen eta horren bidez, inperioa lau eremutan banatu zuen, lau prefekturatan, bakoitza bere agintariarekin. Agintari guztiek princeps titulua arbuiatu zuten eta horren ordez dominus hartu.[2] Ekialdeko gobernu-sistemaren ereduari jarraituz, agintaria gurtzeko ohitura indarrean jarri zuten.
Dominus, Antzinako Erroman, "nagusi" edo "jabe" esan nahi zuen, esklaboena bereziki. Izena enperadorearen titulu ofizial bihurtu zen, Dioklezianotik hasita, hau, ad 284tik 305era agintari nagusia, enperadorea, izan zelarik, eta, horrela, bera eta bere ondorengoen gobernu motari, dominatua (dominatus) esaten zaio. Aurreko enperadore batzuek ere, hala nola Kaligulak (ad 37-41 errege), Dominus titulua erabili zuten. Trajanoren garaian, ohikoa zen enperadoreari horrela esatea.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.