From Wikipedia, the free encyclopedia
Dendrimeroa hiru dimentsioko makromolekula da zuhaitz-egitura duena. Dendrimeroak polimeroak dira eta egitura kimiko zehatza dute, non atomoen arteko lotura kimikoak zehatz deskribatu baitaitezke. Dendrimeroak simetrikoak dira gunearekin eta, maiz, hiru dimentsikoko morforlogia esferikoa hartzen dute.
Dedrimero-molekulen ezaugarririk behinena egiturazko perfekzioa da. Dendrimeroak monosakabanatuak dira eta normalean konposatu esferiko eta simetrikoak eratzen dituzte. Pisu molekularrari dagokionez anplitude handia dago pisu baxutik pisu handietarainoko espektroa osaturik.
Dendrimeroen ezaugarriek gainazal molekularrean dauden funtzio-taldeek markatzen dituzte[1]. Molekula funtzionala kapsulatzea ere posible da eta kasu horretan biomaterialak mimifikatzen dituzte[2].
Dendrimero batzuk uretan disolbagarriak izan daitezke, gainerako polimeroak ez bezala. Horretarako kanpo-azala talde hidrofilikoekin edo kargatutako espeziekin funtzionalizatzen dira.
Dendrimeroek erabilera asko dituzten hala nola: gainestalduretan, katalizatzaile moduan edo biskositate-aldarazle gisa. Dena den, atzen urteotan medikuntzaren alorrean asko erabiltzen hasi dira odol-analisietan edo erresonantzia magnetikoetan kontraste moduan esaterako[3]. Terapia genikoetan ere baliatzen hasi dira[4].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.