Claude Debussy

From Wikipedia, the free encyclopedia

Claude Debussy

Achille-Claude Debussy (Saint-Germain-en-Laye, Frantzia, 1862ko abuztuaren 22a - Paris, Frantzia, 1918ko martxoaren 25a) musikagile bat izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Claude Debussy
Thumb
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakClaude Achille Debussy
JaiotzaSaint-Germain-en-Laye, 1862ko abuztuaren 22a
Herrialdea Frantzia
Frantziako Bigarren Inperioa
 Frantzia
HeriotzaParisko 16. barrutia, 1918ko martxoaren 25a (55 urte)
Hobiratze lekuaPassy hilerria
Père Lachaise hilerria
Grave of Claude Debussy (en)
Heriotza moduaberezko heriotza: ondesteko minbizia
Familia
AitaManuel Debussy
Ezkontidea(k)Marie-Rosalie Texier (en)  (1899ko urriaren 19a -  1905eko urriaren 2a)
Emma Bardac  (1908ko urtarrilaren 20a -  1918)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaParisko Kontserbatorioa
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Antoine François Marmontel
Albert Lavignac
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, piano-jotzailea eta musika-kritikaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Swedish Academy of Music (en)
Mugimenduainpresionismoa musikana
sinbolismoa
Genero artistikoaopera
musika klasikoa
impressionist music (en)
Musika instrumentuapianoa

Allocine: 37173 IBDB: 87554
iTunes: 219163 Last fm: Claude+Debussy
Thumb
Itxi

Bizitza

Saint-Germain-en-Laye-n jaioa, Paristik hurbil. Bost anai-arrebetatik nagusia, ama jostuna zuen eta aita, dendaria. Zazpi urte zituela, izeko batek piano klaseak ordaindu zizkion. Hamar urterekin, Parisko Kontserbatorioan ikasten hasi zen, baina lehiaketa galdu eta kontzertuak emateari uko egin zion. Nadezhda von Meck-entzat egin zuen lan hiru urtez, Txaikovskiren mezenas izan zena. 1884ean Erromako konposizio lehiaketa irabaztearekin lau urterako diru-laguntza jaso zuen, Villa Mediciko Arte Ederren Akademian aritzeko[1] L'enfant prodige obragatik.

Claude Debussy Frantziako eta Europako musikaren berritzailea izan zen; bere belaunaldiko teknika inpresionistak eta sinbolistak ezarri zituen musika-sorkuntzan, eta adierazteko modu berri bat sortu zuen, sentimenduen adierazpen-askatasuna aldarrikatzen zuena. Richard Wagnerren mireslea zen, eta hura izan zen Debussyren maisu nagusia; izan ere, Wagnerrek, bere «arte lan orohartzailea»ren kontzeptuarekin, musikagileen, poeta sinbolisten eta margolari inpresionisten nahiak betetzen zituen. Wagnerrez gainera, Alexandr Borodin eta Modest Musorgski errusiar musikagileak zituen gogoko.

Lanak

1887an Parisa itzuli zen, eta musika-estetika berri baten bila saiatu zen, «arimaren sentimenduen adierazpena» bideratu nahian. Hala, laster idatzi zituen hainbat lan bikain: La Demoiselle élue (1888, Andereño hautatua), Dante Gabriel Rosettiren testuarekin; Prélude à l'après-midi d'un faune, Mallarméren poeman oinarritua, askorentzat XX. mendeko musikaren hasiera dena (1894, Fauno baten arratsaldearen preludioa); eta Pélleas et Mélisande opera, Maeterlincken libretoarekin, eta 1902an Parisko Opera Komikoan lehen aldiz eman zena. La Mer poema sinfonikoa (1905, Itsasoa), olatuen hotsa gogorarazten duten eskalekin, Douze préludes (1910-1913, Hamabi preludio), eta En blanc et noir bi pianorako obra (1915, Zuri-beltzean), dira heldutasuneko maisulan batzuk. Ohiko analisi- eta egitura-legeen aurrean, haien arauak ordura arteko musika-sorkuntza mugatu baitzuten, Debussyren lanak adierazpen-mota berriak bideratu zituen.

Heriotza

Ondesteko minbiziak jota hil zen Parisko bere etxean, 55 urterekin. Diagnostikoa 9 urte lehenago egin zioten, odol-jarioak pairatu ostean, eta 1915eko abenduan egin zioten historiako lehenengo kolostomietakoa izan zena.

Irudi galeria

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.