Deborah Berger (Englishtown, 1956 – New Orleans, 2005eko maiatzaren 21a[1]) estatubatuar ehungintzako artista izan zen.
Deborah Berger | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New Jersey (mul) , 1956 |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | 2005eko maiatzaren 21a (48/49 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | ehungintzako artista |
Bizitza
Deborah Berger 1956an jaio zen Englishtownen, New Jersey estatuan[2]. Autista zen eta Texasko eta Pennsylvaniako hezkuntza bereziko barnetegietan ikasi zuen[3]. Geroago New Jerseyko Middlesex konderriko ikastetxean graduatu zen[4].
Umea zela ikasi zuen puntua egiten, eta hamar urterekin bere buruarentzako jantziak sortzen hasi zen[5]. Txikitan haur prodijiotzat hartzen zitzaion, heldutan, berriz, artista marjinaltzat[6]. Batez ere jantziak eta osagarriak egiten zituen: jakak, gonak, burukoak, maskarak eta abar. Gehienetan kolore biziak erabiltzen zituen, hala nola gorria, morea, laranja, urdina eta beltza[4].
Aitorpena
2005ean Berger New Orleansen hil ondoren, familiak berak egindako 100 artelan baino gehiago aurkitu zituen, jantziak, saskiak, mantak, jokoak eta maskarak barne. New Orleansko Arte Museoak inbentarioa egin zuen, eta Bergerren lanari eta bizitzari dagozkion artxibo-dokumentuak, baita hainbat lan ere, Baltimoreko American Visionary Art Museum-era bidali zituen[5].
Gaur egun, Deborah Bergerren artelan gehienak Baltimoreko American Visionary Art Museum-en daude[3]. Hainbat erakusketa ere egin dira, hala nola 2015eko When the Curtain Never Comes Down erakusketa American Folk Art Museum-en[7].
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.