From Wikipedia, the free encyclopedia
Danaë Artemisia Gentileschi artista barroko italiarraren pintura da, Danae pertsonaia mitologiko greziarraren istorioa marrazten duena. Ikusgai dago San Luis hiriko Arte Museoan (AEB).[1][2]
Danaë (Artemisia Gentileschi) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Artemisia Gentileschi |
Sorrera-urtea | 1612 |
Izenburua | Danaë |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta kobrea |
Dimentsioak | 41,3 () × 52,7 () cm |
Genero artistikoa | margolaritza mitologikoa eta biluzia |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Saint Louis Art Museum (en) |
Bilduma | Saint Louis Art Museum (en) |
Inbentarioa | 93:1986 |
Argumentu nagusia | shower of gold (en) |
Historia | |
Erakusketak | Bodies and Shadows: Caravaggio and his European followers (en) |
Danae lotan zela Zeusek beretzat hartu zuen, urrezko euri batez haurdun utziz. Batzuentzat irudi erotiko izan dena zenbait errepresentaziotan, emakumeekiko bortizkeriaren naturalizazioa ere bada mitoak erakusten duena, lo zegoena bortxatzea baita azkenean Zeusek egin zuena.[3]
Gentileschiren intepretazioak bortxaketarekiko erresistentzia aditzera ematen duela uste dute aditu batzuek, ikus eskuineko ukabil hertsia eta iztarrak indarrez itxiak baita ere. Artemisia Gentischik gaztetan jasandako bortxaketaren gomuta egon daiteke hemen, biktimizatutako emakumeenganako sinpatia zuelako adierazpen bat, beste margolan batzuetan ere igar daitekeena.[2]
Danaeren irudi biluzia oihal laberatseko ohean ageri da, gune ilun batean. Hondoan kandela zuri bati eusten dion zerbitzariak urrezko txanponak jasotzen ditu bere soinekoarekin. Pose eta diseinua Artemisiak aurrez egin zuen Kleopatraren margolan oinarritzen dira. 1986an egindako garbiketak berniz zaharra kendu eta zerbitzariaren jantziaren kolore bizigarriak berritu zituen.
Gentileschiren beste margo batzuekin alderatzeko:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.