From Wikipedia, the free encyclopedia
Monarka-tximeleta (Danaus plexippus) tximeleta espezie bat da, Nymphalidae familian sailkatuta dagoena. Beharbada, Ipar Amerikako tximeleta guztien artean ezagunena da. XIX. mendetik Zeelanda Berrian eta Australian sartua izan da[1]. Atlantikoan Kanariar Uharteetan, Azoreetan eta Madeiran bizi da, eta noizbehinkako migratzaile bat bezala dago Mendebaldeko Europan.
D. plexippus plexippus azpiespezieak intsektuen migrazio zabal eta ugarienetako bat egiten du. Udazkenean hegoalderantz jotzen duen "Matusalén" neguko belaunaldia besteak baino askoz ere gehiagi bizi da[2]. Migrazio nabarmenak dituzten beste lepidoptero batzuk honako hauek dira: esfinge kolibria (Macroglossum stellatarum), almirante gorria (Vanessa atalanta) eta kardoen banesa (Vanessa cardui).
Bere hegoak laranja kolorekoak dira eta marra beltzak dituzte. Udazkeneko belaunaldiak erresistentzia handia du eta bederatzi hilabete arteko bizitza, beste belaunaldi batzuk 24 egun arte bizi daitezkeen bitartean. Ezaugarri horiei esker, 4.000 kilometro egin ditzake Kanadatik eta Ameriketako Estatu Batuetako iparraldetik Mexiko erdialdeko oihanetara.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.