Buru asalduren diagnosi eta estatistika eskuliburua
From Wikipedia, the free encyclopedia
Buru asalduren diagnosi eta estatistika eskuliburua (ingelesez:Diagnostic and Statistical Manual of Mental Disorder) edo DSM (ingeles izenetik abiatuta eratutako sigla) medikuntza eskuliburu bat da, American Psychiatric Association (APA) elkarteak sortua, Ameriketako Estatu Batuetako psikiatren «biblia».[1] Bertan buru-asaldura guztien sailkapena proposatzen da, bai eta deskribapen argiak eta diagnosien sailkapenak ere. Helburutzat du mundu osoko ikerlari guztien arteko informazio-trukea indartzea eta erraztea.
2013an, DSM-V. Bosgarren edizioa. Lan horretan sei urtez aritu dira 39 herrialdetako 1.500 aditu. Prozesuan, 12.000 ekarpen eta 13.000 iruzkin jaso dituzte. [1]
Liburu honek helburu deskriptibo hutsa du. Beraz, ez dira gaixotasunen tratamenduak azaltzen ezta ere patologien etiologiak aztertzeko. Esan behar da, bestetik, nahiz eta DSMk duen ospea hau ez dela buru gaixotasunak sailkatzeko sistematizazio bakarra; esaterako Munduko Osasun ErakundeakICD-10 (International Statistical Classification of Diseases and Related Health Problems, 10.bertsio) izenekoa hobetsi duela.
Sailkapen hau DSM-IV txostenaren araberakoa da.[2]
OHARRA: Ondorengo loturen bidez Wikipedian aurki daitezkeen patologien definizioak beharrez ez dira DSM-IV eskuliburuaren ikuspuntutik azaltzen.
Hasierako asaldurak haurtzaro, pubertasun eta nerabetasunean
Atzerapen mentala: Lau maila bereizten dira: arina, moderatua, larria edo sakona. Adimen-kozienteren bidez neurtuta pertsona hauek media baino gaitasun intelektuala baxuago dute.
Garapenaren asaldura orokortuak: garapenaren arloetako gabeziak eta alterazio larriak erakusten dituzte, esaterako gizarte harremanetan, komunikazioan edo, jarrera, interes edo gaitasun estereotipatuak izaten dira. Sail honetan arazo hauek aipatzen dira:
Arreta gabeziaren eta portaera nahaslearen asaldurak. Multzo honetan sartzen diren asalduren ezaugarriak hauexek dira: egokitze faltaren hiperaktibitatea, edo portaera nahaslearen asaldura(besteen eskubideen bortxatzailea, etsaikeria, jarrera desafiatzailea). Atal honetan, beti DSM-IVaren arabera, asaldura hauek kokatzen dira.
Iraiztearen asaldurak: arazo hauen ezaugarri nagusia kaka zein pixa egoera edota toki desegokietan iraizteari dagokio.
Enkopresia.
Enuresia (gaixotasun medikoaren ondorioa ez denean).
Haurtzaro eta nerabetasunaren beste asaldurak:
Banatze antsietatearen asaldura.
Mututasun selektiboa.
Haurtzaroarekin loturak sortutako erreakzio asaldura.
Mugimendu estereotipatuen asaldura.
Zehaztu gabeko haurtzaro edo nerabetasunaren asaldura.
Delirium, dementzia, asaldura amnesikoak eta beste ezagutza bidezko asaldurak
Eskuliburuaren arabera klinikoki esanguratsua den galera memorian zein ezagutza funtzioetan definitzen dira. Aldaketa hauek aurreko aktibitate-egoerarekin alderatuta behar dira. Hauexek dira jasotako sailkapena:
Delirium: burmuinaren disfuntzio orokor batez adierazita luzapen gutxiko fenomeno zorrotz bat da. Faktore askoren ondorioa izan daitezke:
Dementzia: aurrekoen kontrastean hauek nerbio-sistemaren goi mailako ezagutza funtzioei eragiten dieten gaixotasun kronikoak eta progresiboak dira. Goi mailako funtzioak hauexek dira: pentsamendua, lengoaia eta memoria.
Atal honetan gaixotasun mediko baten ondorioz sortutako asaldurak sailkatzen dira, beti gaixotasun horren adierazleak arreta kliniko berezia eskatzen duten sintoma psikologikoak edo portaerazkoak direnean.
Gaixotasun medikoaren ondoriozko asaldura katatonikoa.
Gaixotasun medikoaren ondoriozko pertsonalitate aldaketa.
Gaixotasun medikoaren ondoriozko zehaztu gabeko buru asaldura.
Atal honetan sintoma psikotikoak ezaugarri definitorioa bezala duten asaldurak aurkituko ditugu. Psikotikoa norberaren mugen galera eta errealitatea neurtzeko gaitasuna galera bezala ulertu daiteke. Sintomatologia honen barne besteak beste, horrelakoak aurkituko ditugu: haluzinazioak, ideia deliranteak, pentsamenduaren asaldurak, lengoaia desantolatua, portaera desantolatua edo katatonikoa... Eskuliburuaren arabera hauxe da sailkapena:
Eskizofrenia (azpitipoak: paranoide, desantolatua, katatonikoa, bereizgarri gabea edo hondarrekoa).
Asaldura eskizofreniformea.
Asaldura eskizoafectiboa.
Asaldura delirantea.
Asaldura psikotiko arina.
Asaldura psikotiko partekatua (folie à deux, bikote eromena).
Asaldura psikotiko gaixotasun medikoaren ondorioz.
Asaldura psikotiko substantziek eragindakoa.
Zehaztu gabeko asaldura psikotikoa.
Aldartearen asaldurak
Atal honetan aldartearen aldaketak dira ezaugarri nagusia. DSM-IVaren arabera une afektiboak, depresiboak eta maniakoak gerta daitezke; egoera hauek konbinatzen dira aldartearen asaldurekin.
Gaixotasun medikoaren ondorioz sortutako asaldura.
Substantziek eragindako antsietate asaldura.
Zehaztu gabeko antsietate asaldura.
Asaldura somatomorfoak
Asaldura hauetan gaixotasun mediko baten sintoma fisikoak aurkitzen dira baina, behar den ebaluazio egin eta gero, sintoma horien ezin dira gaixotasun fisiko baten ondorioak bezala. Buru asaldura batek ere ez du etiologia argitzen (adibidez, depresio batez edo antsietate asaldura batez). Sintoma horiek pertsonaren egunerokotasunean arazoak eta ezinegona sortzen ditu. Hauexek dira deskribatu direnak:
Gezurrezko sintoma fisiko zein psikologikoak ematen dira. Pertsona hauek gaixoen papera izan nahi dute eta helburu horrekin sintomatologia sortzen dute. Bi mota bereizten dira:
Asaldura honek kontzientziaren, identitatearen, memoriaren eta inguruko pertzepzioaren nahastea erakusten du. Sintomak hauexek izan daitezke: gertaera traumatikoen memoria galtzea, norberaren gorputzetik eta sentsazioetatik urruntzea, portaerako pertsonalitateen kontrola...
Sexuarekin lotuta, lau motatakoak izan daitezke:[3]
Asaldura sexualak. Sexu disfuntzioak dira: gogoaren alterazioak, aldaketa psikofisiologikoak, gaiarekin lotutako egoezina edo pertsonen arteko arazoak:
Gaixotasun medikoak, sustantziek eragindakoa edo zehaztu gabeko sexu asaldurak
Parafiliak: Errepikatzen diren edo oso intentsoak diren sexu bulkadak zeinetan sufrimendua, umiliazioa, harremana onartzen ez duten pertsonak, objetktuak erabiltzen diren. Bulkada hauek pertsonaren bizitza hondatzen dute.
Beste sailetan jaso gabeko bulkaden kontrolaren asaldurak
Besteentzat edo norberarentzat kaltegarriak izan daitezkeen bulkadak saihesteko zailtasunak. Pertsona hauek ekintza baino lehen normalean tentsio intentsoa sentitzen dute eta bakarrik hori egin ondoren lasaitasuna berreskuratzen dute.
Asaldura hauek estresa eragiten duen faktore ezagun batek eragindakoak dira. Faktore horrek eragiten duen erreakzioa gehiegizkoa da. Eragilearen arabera, klinikoki honela sailkatzen dira.
Egokitze asaldura gogo depresiboaz
Egokitze asaldura antsietate gogoaz
Egokitze asaldura nahasia depresiboa eta antsietate gogoaz
Egokitze asaldura portaera asalduraz
Egokitze asaldura portaera eta emozio alterazio nahasiaz
Patroi honen arabera pertsonaren barruko esperientzia eta pertsonaren esperientzia inguruko kulturan espero daitekeenetik urrundu egiten da. Nerabetasunean edo heldutasunaren hasieran hasten da, denborarekin ez da aldatzen eta subjektuari egonezina sortzen dio; aldi berean haren aurkako aurreiritziak zabaltzen dira. Horrela sailkatzen dira:
Atal honetan jasotako arazoak berez ez dira asaldurak baina mina edo sufrimendu psikologikoa edo jendartekoa eragiten dutenez interes klinikoa dute; horregatik bereizita tratatzeak garrantzia du. Hainbat motatakoak izan daitezke:
Egoera fisikoari eragiten dioten faktore psikologikoak
Mikel Haranburu, Nekane Balluerka, Marian Soroa, Joana Esteve, Arantxa Gorostiaga: Nortasunaren nahasteen etiologia eta tratamendua. Eibar: UEU, 2012. ISBN: 978-84-8438-348-2.
López-Ibor Aliño, Juan J. & Valdés Miyar, Manuel (zuzendaria). DSM-IV-TR. Manual diagnóstico y estadístico de los trastornos mentales. Bartzelona: Masson, 2002. ISBN 978-84-458-1087-3.