Neuroleptiko
From Wikipedia, the free encyclopedia
Neuroleptikoa edo antipsikotikoa[1] droga psikoaktibo bat da, kontzeptualki psikosiak kudeatzeko erabilia; eskizofrenia eta desoreka bipolarra, zehazki. Eragin terapeutikoa haluzinaziora, eldarniora eta pentsamendu desordenatura bideratuta dago.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Lehenengo belaunaldikoak edo antipsikotiko tipikoak 1950eko hamarkadan sortu ziren (adibidz, Haloperidol). Hala ere, praktika klinikoan, 20 urte geroago arte ez zen sartu lehendabizikoa, Klozapina. Atipikoak edo bigarren belaunaldikoak berrikiago garatuz joan dira, eta serotoninaren hartzaileetan ere eragina daukate. Bi multzokoek dopaminaren gainean eragiten dute.
Albo-ondorioak kontuan hartzekoak dira: batez ere, mugimenduaren asaldurak izatea eta pisua irabaztea.
Sailkapena
- Lehenengo belaunaldikoak (tipikoak):
- Butirofenonak: haloperidol
- Fenotiazinak: klorpromazina, lebomepromazina, flufenazina, tioridazina.
- Tioxantenoak: flupentixol, zuklopentixol.
- Beste batzuk: klotiapina.
- Bigarren belaunaldikoak (atipikoak): klozapina, olantzapina, ketiapina, errisperidona.
Indikazioak
- Eskizofrenia
- Desoreka bipolarra
- Dementzia
- Beste batzuk: Delirium, nahasmendu obsesibo-konpultsiboa, estres postraumatikoa, pertsonalitate asaldura , Tourette sindromea eta autismoa.
Albo-ondorioak
Eragin desiragaitz ugari eta ohikoak dituzte mota honetako sendagaiek, tratamenduak uzteko arrazoia dena sarritan. Maizen agertzen direnen artean honakoak:
- Estrapiramidalak (bereziki lehenengo belaunaldikoekin eta paziente gazteagoengan: akatisia, distonia, parkinsonismoa, ikara).
- Sedazioa edo logura (ohikoa Klozapina, Olanzapina, Ketiapina edo Klorpromazinarekin; kasu batzuetan onuragarria izan daitekeena eta bilatzen dena).
- Buruko mina, zorabioa.
- Antikolinergikoak (ohikoagoa Olanzapina eta Klozapinarekin).
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.