Nafarroan zegoen erromatar garaiko hiria From Wikipedia, the free encyclopedia
Curnonium egungo Los Arcosen eratutako erromatar hiria izan zen. Hiria antzinako baskoi herrixka batean sortu zuten[1]. Calagurrisetik gertu zegoen.
Curnonium | |
---|---|
Kokapena | |
Eskualde historiko | Hispania |
Erromatar Inperioko probintziak | Hispania Tarraconensis |
Koordenatuak | 42°34′00″N 2°11′00″W |
Klaudio Ptolomeok aipatu zuen.[2] Hiriak Erdi Arora arte iraun zuen, Curnonio izena zuela.
Kokapen desberdinak esleitu zaizkio hiri baskoiari. hasieran, Cornago (Errioxa) proposatu zen. Aita Moretek nahastuta, "Oya de Cornaba" izeneko leku batean egon zitekeela idatzi zuen. Historialari nafarrak Los Arcosen kokatzen zuen gune hori, baina, berrez, Vianako lurretan zegoen[3]. 1966. urtean, German De Pamplonak beste kokapen bat iradoki zuen. 1120an, Mendabia eta Villamezquina arteko muga batzuk zehaztu zirenean, dokumentazioan idatzi zen Mendabiako lursail edo leku bat Almuza, Curnonio eta Lazagurria lekuekin mugakidea zela. Hori dela eta, egungo egungo Mendabiatik gertu egon zitekeela proposatu zuen[4]. 1990ko hamarkadan, Tafallan egon zitekeela iradoki dute[5][6].
Erdi Aroko bi dokumentu ezagutzen dira, kokapena gaur egungo Los Arcosen zegoela pentsarazten dutenak: Alfontso I.aren diploma bat, 1113. urtean “Cornonia de illos Arcos”[7] izenaz aipatzen den herrian emanda, eta eta Antso VIak 1176an Los Arcosko “kastroko” bizilagunei emandako forua[8]. Javier Armendariz Martija arkeologo nafarrak azken herri horretako kokapena babesten du[9].
K.o.II. mendera arte ez da hiri honen izena inon aipatzen, egiptoar jatorriko greziar geografoa izan zen Ptolomeoren baskoien zerrendan.
Ptolomeoren aipu horretaz gain, hiriaren izena Bordelen (Frantzia) aurkitutako hilobi-inskripzio erromatar batean agertu zen. Pirinioetatik hurbil dagoen pieza epigrafiko horrek Akitanian lekualdatutako “kurnoniar” baten berri ematen digu, Pirinioetako mendebaldeko pasabideei esker, Akitania eta Penintsulako iparraldearen artean harreman komertzial eta kultural nabaria izan zen eta inskripzio hori erlazio horren testigantza bat da[9].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.