nafar historialari eta arkeologoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Javier Armendariz Martija, historialari eta arkeologo nafarra da. Historian doktorea da UNED unibertsitateen. Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakaslea da.
Javier Armendariz | |
---|---|
Bizitza | |
Hezkuntza | |
Heziketa | UNED |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria eta arkeologoa |
Enplegatzailea(k) | Nafarroako Unibertsitate Publikoa Nafarroako Gobernua (1988 - 2009) UNED (2009 - Nafarroako Unibertsitatea (2016 - 2021eko abuztuaren 31) Nafarroako Unibertsitate Publikoa (2020 - |
Historiako lizentziatura egin zuen Salamancako Unibertsitatean (Historiaurrea, Historia Zaharra eta Arkeologia espezialitatea). Historian doktorea da (Historiaurrea, Historia Zaharra eta Arkeologia Saila) UNEDen. Arkeologo profesionala da[1].
Doktore titulua lortu zuen tesi honekin: El proceso de formación de las comunidades urbanas en Navarra durante el primer milenio a. C., Zaragozako Unibertsitateko Francisco Burillo Mozotak zuzendua. Lan hori oinarrizkoa da Nafarroako Burdin Aroa ezagutzeko eta liburu baten argitaratu zen izenburu honekin: De aldeas a ciudades. El poblamiento durante el primer milenio a.C. en Navarra.
Arkeologo gisa, hainbat administrazio publikotan aritu da (Nafarroako Gobernuko Ondare Historikoaren Zerbitzua eta Berbintzanako Udala), kultura-ondarea ikertu, babestu, kudeatu eta zabaltzeko lanetan. Las Eretas (Berbintzana) Museo eta Aztarnategi Arkeologikoaren zuzendaria da, Nafarroako Gobernuak Bilduma Museografiko Iraunkor gisa onartua.
Unibertsitatearen esparruan, irakasle izan da NUPen (Esperientzia Gela), UNEDen eta UNAVen Historiaurrea, Artea eta Arkeologia irakasgaietan, Aro Klasikoan, Antzinaroan, Erdi Aroan, Modernoan eta Industria Aroan.
Espainiako hainbat unibertsitate eta ikerketa-zentrotako ikerketa arkeologikoko proiektutan parte hartu du: Nafarroako, Salamancako, Zaragozako eta Oviedoko unibertsitateetan, bai eta beste ikerketa-zentro batzuetan ere (Arkeologiarako Arabar Institutua eta Aranzadi Zientzia Elkartea), Araban, Avilan, Salamancan, Malagan, Burgosen, Asturiasen, Gipuzkoan, Zaragozan eta Nafarroan.
Bere ikerketek historiaurrearen, Antzinako historian eta, oro har, arkeologiaren esparrua jorratu dute. Indusketa arkeologiko hauen zuzendaria izan da, besteak beste: Sonsolesko (Avila) eta Las Playaseko (Larraga) aztarnategi kalkolitikoak, San Pelaioko Brontze Aroko kokalekua (Arellano), Longarreko (Viana) Hipogeo neolitikoa, La Eretaseko Burdin Aroko herria, Matacalzako (Mendigorria) Burdin Aroko herria, Peña de la Gallina, Galzarra (Lana ibarrean) eta Peña de Bardagorriako (Erraul, Deierriko ibarra) kastroak, Sangüesako Los Cascajos Erromatar Errepublika berantiarreko aztarnagtegia, Turbileko (Beire) oppiduma, eta La Custodia (Viana) hiri aurre-erromatarra[1].
Historiaurreari, historiari eta kultura-ondareari buruzko hainbat erakusketetako zientzia-komisarioa ere izan da; gai horiei buruzko goi-dibulgazioko hitzaldi askotan parte hartu ohi du.
Kultura-ondarearen dibulgazioaren arloan, Berbintzanako Museoaren Proiektu Museologikoa eta museografia egin zituen. “La Edad del Hierro en Navarra, el poblado fortificado de Las Eretas” ikus-entzunezko saioaren zuzendaria, eta ““Puente la Reina-Gares, villa fortificada en el Camino, siglos XI-XVII”” berreraikitze birtualeko bideoarena, XVII. Historiaurreari, historiari eta kultura-ondareari buruzko hainbat erakusketetako zientzia-komisarioa ere izan da; gai horiei buruzko goi-dibulgazioko hitzaldi askotan parte hartu ohi du.
Gaur egun, zenbait ikerketa-proiektu zuzentzen ditu Vianako La Custodia aztarnategietan, Zangozako Los Cascajos aztarnategian eta Etxauri mendilerroan, eta Las Cañas aintziraren ondoan dagoen neanderthalen Musteriar aldiko kanpamentu baten industria aztertzen du.
2022tik, Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko Argitalpen Arloaren mendeko Trabajos de Arqueología Navarra aldizkaria zuzentzen du[1].
Hauek dira berak argitaratu dituen ikerketa lan batzuk[2]:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.