From Wikipedia, the free encyclopedia
Cree[1] (ahoskeraz kriː, cree hizkuntzaz Nēhilawē[2] edo «gure hizkuntzaz aritzen direnak») Ipar Amerikako jatorrizko herrietako bat da, europarrak iritsi baino lehenago lurralde zabal batean bizi zena. Creen lurrek Kanada ekialdeko itsasertzetik ia mendebaldekoraino hedatzen ziren, eta Estatu Batuetan Minnesota, Ipar Dakota eta Montana hartzen zituzten.
Gaur egun Kanadan bizi diren 200.000 kide inguru dira. Gehienak Superior lakuaren ipar eta mendebaldean bizi dira, Ontario, Manitoba, Saskatchewan, Alberta eta Ipar-mendebaldeko Lurraldeetan. 38.000 inguru Quebecen bizi dira.
Estatu Batuetan, berriz, batez ere Montanan bizi dira, Ojibwa etniarekin partekatzen duten erreserba batean.
Cree etnia zortzi talde nagusitan banatuta dago:
Cree hizkuntza (cree-montagnais eta cree-montagnais-naskapi izenez ere ezaguna) hizkuntza algonkinetako bat da. 117.000 hiztun inguru ditu Kanadan, Ipar-mendebaldeko lurraldeetatik Labrador penintsularaino[3]. Hiztun ugari izan arren, Ipar-mendebaldeko lurraldeetan baino ez da ofiziala[4].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.