poeta haitiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Gustave-Léonard-Coriolan Ardouin (Petit-Trou-de-Nippes, 1812ko abenduaren 11 – Port-au-Prince, 1836ko uztailaren 12a) haitiar erromantizismoko poeta izan zen, mugimendu «sasi-klasiko» deiturikoaren ordezkaria.
Coriolan Ardouin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Haiti, 1812ko abenduaren 11 |
Herrialdea | Haiti |
Heriotza | Port-au-Prince, 1836ko uztailaren 12a (23 urte) |
Familia | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta |
Alexis Ardouin eta Suzanne Légerren semea, Coriolan Ardouin Petit-Trou-de-Nippesen jaio zen 1812ko abenduaren 11n. Bi anaia zituen, Beaubrun eta Céligny, historialari eta politikariak zirenak[1].
Tragediaz betetako bizitza laburra bizi izan zuen. 15 urterekin umezurtz geratu zen. Amelia Sterlingekin ezkondu zen, baina haien umea txikitan hil zen eta bost hilabete geroago emaztea ere bai. Poeta bera 23 urterekin hil zen, tuberkulosiak jota[2][3].
Émile Nauren zaintzari esker, 1837an plazaratu zen Coriolan Ardouinen poesia bilduma bakarra, Reliques d'un poète haïtien izenekoa[3]. Ardouinen poemak Casimir Delavigneren eta Alphonse de Lamartinen idazlanen eragina izan zuten[4].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.