Claude Joseph Vernet, izen laburrez Joseph Vernet (Avignon, Okzitania, 1714ko abuztuaren 14 – Paris, 1789ko abenduaren 3) margolari eta marrazkilaria izan zen.
Claude Joseph Vernet | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Claude Joseph Vernet |
Jaiotza | Avignon, 1714ko abuztuaren 14a |
Herrialdea | Frantziako Erresuma |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Paris, 1789ko abenduaren 3a (75 urte) |
Familia | |
Aita | Antoine Vernet |
Ezkontidea(k) | Virginie Cecil Parker (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Adrien Manglard Bernardino Fergioni (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, grabatzailea, litografoa eta artista bisuala |
Lantokia(k) | Italia |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Académie des belles-lettres, sciences et arts de La Rochelle (en) Académie royale de peinture et de sculpture (en) |
Genero artistikoa | paisaia margolaritza Itsas pintura |
- Artikulu hau margolari okzitaniarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Vernet».
Proventzan hazia, bere maisutzat Adrien Manglard izan omen zuen. 1734an Erromara joan zen; han paisaiaren eta portuen margolarien lana ikertzeari ekin zion. Erroman Bernardino Fergioni eta Adrien Manglard-ekin ikasi zuen.[1][2][3][4] Hori dela eta Verneten lanean Claude Gelléeren estilo eta gaiak aurkituko dira. Nicolas Poussin ere artista kutuna izan zuen. Denboraren poderioz, ordea, berezko estiloa sortuz joan zen.
Bere lanetan alde batetik natura margotzen du, zeruari espazio handia -margoaren bi herenak- eskainiz, bestetik eguneroko bizitzaren pertsonaiak eta eszenak.
1753an Abel-François Poisson de Vandières Marignyko markesak, geroago Luis XV.aren Eraikinetako zuzendaria izango zenak, Frantziako erresumako 24 portuetako margoak enkargatu zizkion; 1753tik 1762ra horietako hamabost egin zituen. Portuetako orduko bizitzaren benetako testigantzak dira eta portuen margolaririk ezagunenetakoa bihurtu zen.
Carle Vernet semea, Horace Vernet iloba eta Émile Vernet-Lecomte birriloba ere margolariak izan ziren.
- Avignon jaioterriko Calvet Fundazioak bere lanetako batzuk Calvet museoan erakusten ditu.
- Toulongo Arte museoan Le torrent datarik gabeko lana dago.
- Bordelen Vue sur le port de Bordeaux, 1758koa dago.
- Le Havren André Malraux museoak Le port de La Rochelle lana du.
- Parisko Itsasoaren Museoak portuetako serieko hamahiru margolan ditu erakusgai, 1943an Louvre museoak han utzi zituenetik; Louvrek berak serieko L'entrée du port de Marseille eta La ville et la rade de Toulon ditu.
- Bruggeko Groeningemuseumek 1759ko Naufrage margolana du.
- Filadelfiako Philadelphia Museum of Arten sei lan daude: Villa Caprarolan, Naufragioa kostaldean, BI marinel, Ekaitza kostaldean, kostaldeko beste eszena bat eta arrantzaleak agertzen diren Vernetena omen den gouache bat[5].
- Kemperko Artederretako museoan 1772ko Marine, Clair de lune eta 1788ko Le Pêcheur à la ligne daude.
Baionako portua
Margotu zituen portuen artean Baionakoa dago. Lapurdiko hiriburura 1759ko uztailaren 7an heldu zen eta 1761eko ekainaren 20a arte egon zen; Émilie alaba Baionan jaio zen[6]. Vernetek bi margolan egin zituen, Le port de Bayonne eta Vue de la ville et du port de Bayonne. Prise de l'allée de Boufflers près de la porte Mousserole[7][8]. Bitxia da artistak ez zuela Luis XV.aren enkargua bete, erregeak koadro bakarrean kortsarioak eta harrapatutako itsasontziak agertzeko eskatu ziolako baina Vernetek bi egin bazituen ere bakarrean ere ez dira kortsarioak agertzen, ezagutzen ez diren arrazoiengatik; Aturriko barra eta itsasoa furian agertzeko ere esan zitzaion eta margolariak ez zituen aintzat hartu; hiria izan zuen ardatz, batean erregearekiko lotura eta boterea adierazten dituen ziudadela eta bestean hiria merkataritza eta trukeetarako leku paregabea dela ateratzen dira azpimarratuak[9].
Vernetek Baionako portuaz egin zituen margolanez Denis Diderotek laudorioak egin zituen; aldiz, erretaula ilunegiak atera zitzaizkiola kritikatu zuen eta arrats hondarreko Baiona hori islatzea ez zela hautu ona iritzi zion.
Galeria
- Marseillako portuaren barnealdea (1754).
- Kostaldea (1776).
- Mendiko paisaia ekaitz garaian, 1775.
- Sebastião José de Carvalho e Melo, Pombalgo markesa; Louis-Michel van Looren eta Claude-Joseph Verneten lana, 1767.
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.