Filadelfiako Arte Museoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Filadelfiako Arte Museoa (ingelesez Philadelphia Museum of Art) AEBetako Filadelfia hirian dagoen arte museo bat da, Pennsylvania estatuan.
Filadelfiako Arte Museoa | |
---|---|
Philadelphia Museum of Art | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Pennsylvania |
County of Pennsylvania | Philadelphia konderria |
Pennsylvaniako hiria | Filadelfia |
Kokapen fisikoa | Fairmount Hill (en) |
Koordenatuak | 39°57′57″N 75°10′53″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1876 |
Inaugurazioa | 1876 |
Zuzendaria | Timothy Rub (en) Langdon Warner (en) Fiske Kimball (en) Anne d'Harnoncourt (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Horace Trumbauer (en) Zantzinger, Borie & Medary (en) Paul Philippe Cret Julian Abele (en) |
Estiloa | Neogreziar arkitektura Art Déco arkitektura |
Bisitariak urtean | 775.043 |
Kontaktua | |
E-posta | mailto:visitorservices@philamuseum.org |
Telefonoa | tel:+1 (215) 763-8100 |
Webgune ofiziala | |
1876an sortua izan zen, urte horretan bertan hirian ospatu zen Nazioarteko Erakustazoka zela eta. Gaur egungo eraikina 1919an hasi eta 1928ko udaberrian eraikitzetik amaitu zen, eta Horace Trumbauer arkitektoa eta Zantzinger, Borie & Medary enpresaren lana da. McIlhenny familiak museo honekin oso harreman estua izan du, lehenik Henry P. McIlhenny zena 1939-1964 artean museoaren arduradun izan baitzen, eta 1976tik 1986an hil zen arte administrazio kontseiluko presidente. Hil zenean bere ondare pertsonala museoari laga zion.
Urtero museoak 15-21 erakusketa berezi antolatzen ditu, eta 800.000 lagun inguruk bisitatzen dute, bai bertokoak, beste estatutakoak nahiz munduko herrialde eznerdinetakoak ere. Gaur egun arte, erakusketa arrakastastuenak Paul Cézanne (1996, 548.000 bisitari) eta Salvador Dalí (2005, 370.000 bisitari) artistei eskeini zitzaienak dira.
Filadelfiako Arte Museoak eraikin nagusi ikonikoaz gain Benjamin Franklin parkean ere badagoen Rodin Museoa eta beste hainbat kokaleku historiko ere hartzen ditu. Perelman Eraikina ere bere jabetzakoa da.
Zinemazaleentzat eraikin nagusia eta bereziki bere eskailerak oso ezaguna den irudia da, honetan Rocky (1976) filmaren eszenarik ezagunena filmatu baitzen, hain zuzen ere, Rocky Balboa (Sylvester Stallone) boxeolariak bere entrenamendua Gonna Fly Now ("Orain Hegan Egitera") abesti ezagunaren doinuarekin lagundurik amaitu eta besoak zerurantz altxatzen dituen leku ikonikoa baita. Horregatik, filmaren zaletu ugari bertaratu eta Rocky eskailera deritzonan, zinemaren eszena mitiko hori oroituz, Rocky Balboaren papera antzeztu korrakaldi labur bat burutu eta besoak altxatu ohi dituzte.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.