From Wikipedia, the free encyclopedia
Clara Petacci (1912ko otsailaren 28a - 1945ko apirilaren 28a), gertuek Claretta Petacci deitzen zioten, Benito Mussoliniren azken amorantea izan zen.
Clara Petacci | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Erroma, 1912ko otsailaren 28a |
Herrialdea | Italiako Erresuma Italiako Errepublika Soziala (1943 - 1945) |
Heriotza | Mezzegra, 1945eko apirilaren 28a (33 urte) |
Hobiratze lekua | Udako hilerria |
Heriotza modua | : bala zauria |
Familia | |
Aita | Francesco Saverio Petacci |
Ama | Giuseppina Persichetti |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Haurrideak | |
Leinua | Petacci family (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Clara Petacci 1912ko otsailaren 28an Erroman jaio zen, goi mailako familia baten altzoan. Fisikoki ederra Benito Mussolinirenganako obsesio psikologikoa zuen. Clara Riccardo Federici militarrarekin ezkondu zen. 1932an diktadorearekin elkarrizketatzea lortu zuen eta ia une horretatik ezkontzatik kanpoko harremana izan zuten. Harremana Rachele Mussolinik, Mussoliniren emazte ofiziala, ondo asko ezagutu zuen baina ez zuen lortu bikoteak moztea. Izan ere, ez zen lehenengo aldiz: aurretik diktadoreak Ida Dalserrekin lotuta egon zen eta harekin seme bat izan zuen, Benito Albino Mussolini. Clara Petaccik, bere aldetik, 1936an bere senarrarengandik banandu zen. Ducek orduan etxe dotore batera eraman zuen, Villa Camilucciara.
1945ko apirilaren 25an, Bigarren Mundu Gerra bukatzear, Milandik abiatuta bikotea Suitza aldera ihes egiten saiatu zen, Wehrmachten konboi batean. Bidean, bi egun geroxeago, partisano talde batek konboia geldiarazi egin zuen eta iheslariak topatu zuen. Atxilotuak, Nazio Askapenerako Batzordeak Mussoliniren aurkako heriotz zigorra erabaki zuen. Clara Petaccik, orduan, Mussolinirekin batera hiltzeko asmoa azaldu zuen. Walter Audisiok, Valerio Koronela, Nazioarteko Brigadetan Espainiako Gerra Zibilean aritutako militante komunista, ejekuzio horren ardura hartu zuen. Hilaraztea Bonzanigo herrian eraman zen aurrera. Bikotea, hilez gero, Milanera eraman zuten eta han, Loretoko Plazan, publikoki erakutsita. [1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.