Castelló de la Ribera
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Castelló Valentziako Erkidegoko udalerria da, Ribera Alta eskualdean eta Valentziako probintzian kokatua. Toponimoaren inguruko eztabaidaren ondorioz izen ofiziala Villanueva de Castellón da. valentzieraz historian zehar erabili diren beste bi izen Castelló de Xàtiva eta Vilanova de Castelló dira.
Castelló de la Ribera Castelló | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Espainiako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Espainia | ||||||||||
Autonomia | Valentziako Erkidegoa | ||||||||||
Probintzia | Valentziako probintzia | ||||||||||
Valentziar Herrialdeko eskualdeak | Ribera Alta | ||||||||||
Alkatea | Salvador Álvarez Carbonell (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Castelló | ||||||||||
Jatorrizko izena | Castelló | ||||||||||
Posta kodea | 46270 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 46257 | ||||||||||
Herriburua | Castellón (en) | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 39°04′41″N 0°30′45″W | ||||||||||
Azalera | 20,3 km² | ||||||||||
Altuera | 30 m | ||||||||||
Mugakideak | Alberic, Beneixida, Carcaixent, Gavarda, Manuel, Sant Joanet, La Pobla Llarga, Senyera, Xàtiva eta La Llosa de Ranes | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 6.891 (2023) −41 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 339 bizt/km² | ||||||||||
Matrikula | V | ||||||||||
Hizkuntza ofiziala | katalan | ||||||||||
castellosom.es… |
2010eko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 7.686 biztanle zituen.
Toponimo ofiziala, epaitegien barruko eta kanpoko eztabaida ugariren ostean, gaur egun Villanueva de Castellón da; Udalak errealitate hori aipatzen badu ere, bere web orrian Castelló herri izena ere erabiltzen du.[1] Hor ez da Vilanova de Castelló agertzen, bai ordea AVLk argitaratutako jentilizio zerrendan[2].
Herriaren izena eztabaida gogorra bihurtu da XX. mendearen amaieran eta XXI.aren hasieran, jarrerak politizatuz eta muturreraino eramanez. Erabiliena eta herri izena "Castelló" zenez horixe ofizial bihurtzea proposatu zen alde batetik, "de la Ribera" herri homonimoekin bereziteko gehituta; gainera hiribildu (vila, villa) tituluak jatorri borbonikoa zuela ere irizten diote. Beste aldean Valentziako Erkidegoko eskuina, eskuin muturra eta sektore antikatalanistak proposamen honen kontrako jarrera azaldu zuten eta Valentziako Generalitatean PPk eta Unió Valencianak zuten boterea probetxatuz Villanueva de Castellón ofizial bihurtu zuten. Horren ondorioz urte gutxitan herriak izen ofizial asko izan du[3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.