From Wikipedia, the free encyclopedia
Carlos Gardel (Tolosa Okzitania, 1890eko abenduaren 11[1][2] - Medellín, Kolonbia, 1935eko ekainaren 24a) musikagile, abeslari eta zinema aktorea izan zen, 1923an argentinar herritartasuna hartu zuena. Tangoa ezagutarazi zuen mundu guztian. El Zorzal Criollo, El Morocho del Abasto, El Mago, El Rey del Tango eta El Mudo ezizenak hartu zituen. Medellínen hil zen, hegazkin istripu batean. 2003an Unescok Munduaren Oroimena programan sartu zuen Gardelen ahotsa[3].
Carlos Gardel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Disputada |
Jaiotza | Tolosa Okzitania eta Tacuarembó departamendua, 1890eko abenduaren 11 |
Herrialdea | Frantzia Uruguai Argentina (1923 - |
Heriotza | Medellín, 1935eko ekainaren 24a (44 urte) |
Hobiratze lekua | La Chacarita hilerria |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: hegazkin istripua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, aktorea, musikagilea eta egile abeslaria |
Altuera | 1,70 metro |
Lantokia(k) | Q95560344 |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Dúo Gardel-Razzano (en) |
Genero artistikoa | tangoa |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
Diskoetxea | Columbia Records EMI RCA Records |
| |
Berak elkarlanean konposatu eta abestutako tango abesti ospetsuenen artean Volver (1934), Mi Buenos Aires querido (1934), Por una cabeza (1935) eta El dia que me quieras (1935) daude.
Carlos Gardelek 792 abesti grabatu zituen; tangoez gain, milongak, zambak, rancherak, tonadak..., eta baita fox-trotak eta pasodobleak ere irarri zituen[4].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.