Carl Ritter
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Carl Ritter (Quedlinburg, Prusia, 1779ko abuztuaren 7a - Berlin, 1859ko irailaren 28a) alemaniar geografoa izan zen. Geografia modernoa sortu zuen, Alexander von Humboldtekin batera. Haurtzaroan Johann Christoph Friedrich GutsMuthsekin klaseak hartu eta gero Natur Zientziak, Historia eta Teologia ikasketak egin zituen, eta Geografia irakasle izan zen Berlingo Unibertsitatean 1820tik hil arte. Bereziki arduratu zen gizakiaren eta ingurune fisikoaren arteko harremanez: inguruak gizartearen garapenean duen eragina aztertu zuen, eta garrantzi handia eman zion oro har giza geografiari. Bukatu gabe utzi zuen bere lan handi aipagarriena: Die Erdkunde im Verhältniss zur Natur und zur Geschichte des Menschen (1817-1859, Lurraren zientzia naturaren eta gizakiaren historiaren arabera).
Remove ads
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
