Burdin oxido
From Wikipedia, the free encyclopedia
Burdin oxidoak[1] burdinaz eta oxigenoz osatutako konposatu kimikoak dira.


Honako konposatuak dira: oxidoak (hematita, magnetita, maghemita, β-Fe2O3, ε-Fe2O3, wüstita), edo hidroxidoak eta oxihidroxidoak (goethita, lepidokrozita, akaganeita, feroxihita, δ-FeOOH, goi-presioko FeO(OH), ferrihidrita, bernalita, Fe(OH)2).
Oxido horietako batzuk zeramikan erabiltzen dituzte, bereziki beiraztatuetan. Burdin oxidoek, beste metal batzuen oxidoek bezala, beira batzuen kolorea ematen dute tenperatura altuetan berotu ondoren. Pigmentu gisa ere erabiltzen dituzte.[2]
Burdin oxidoak
- Burdin (II) oxidoa, antzina oxido ferrosoa ere deitua, FeO formulakoa. Oxido ferrosoaren hautsak leherketak eragin ditzake.
- Burdin (III) oxidoa, antzina oxido ferrikoa ere deitua, Fe2O3 formulakoa. Bere egoera naturalean hematita bezala ezagutzen dugu. Araztu ere egiten da, audioko eta informatikako biltegiratze magnetikoko euskarri gisa erabiltzeko. Burdinetan eta herdoildutako altzairuzko egituretan normalean ikusten den oxido-forma da, zubietatik automobil-karrozerietaraino erasotzen duena eta izugarri suntsitzailea dena.[3]
- Burdin (II, III) oxidoa edo oxido ferroso ferrikoa (Fe3O4). Bere egoera naturalean magnetita esaten diote, burdina lortzeko iturri nagusietako bat den kolore beltzeko minerala. Oxido-forma hori gertatzen da burdina ur azpian oxidatzen denean, eta, horregatik, maiz aurkitzen da tankeen barruan edo itsasontzien flotazio-lerroaren azpian.
Burdin (III) oxidozko koloreen barietatea (urdina, berdea eta morea) ilunabarra simulatzen duena burdinak azken-aurreko energia-mailan elektroiak aldatzeko eta spina aldatzeko duen trebetasunari zor zaio batez ere. Hortik iguanen kamuflajea oxido hori larruazalean sartzearen ondorio dela uste dugu.
Burdin hidroxidoak
- Burdin (II) hidroxidoa Fe (OH)2. Kolore berdexkakoa da (green rusts).
- Burdin (III) hidroxidoa Fe (OH)3. Marroi iluna da.
- Burdin (III) oxihidroxidoa FeO (OH). Bere egoera naturalean goethita diote. Kolore gorri marroixka du. Mineral hauek ere osatzen dute: siderogel, limonita eta feroxihita; gainera, lepidokrozita izeneko aldaera bat dago.[4]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.