Bonilla lantegi etxea

From Wikipedia, the free encyclopedia

Bonilla lantegi etxeamap

Bonilla lantegi etxea Gasteizko eraikin bat da, 1994ko azaroaren 4an, Eusko Jaurlaritzak Sailkatutako Kultura Ondasun izendatu zuena.

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Bonilla lantegi etxea
Thumb
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°50′50″N 2°40′35″W
Thumb
    Itxi

    Deskribapena

    Bonilla eraikina lantegi etxe motakoa da, Gasteizko erdiko aldean, Vicente Goikoetxea kalearen 15. zenbakia duena, bertan altzari tailerra eta erakusketa duena.

    Francisco Albiñanak eta Joaquin Casaús-ek[1] eraikin zuten 1915 eta 1917 artean, Antonio Bonillaren enkarguz.[2]

    Eraikin modernista da, soila, eta beheko solairuaz gainera beste bi pisu ditu. Marmolezko harri lauz osatutako zokaloa du beheko aldean eta, gainerakoa, grisez eta zuriz dago. Beheko solairuan hiru sarrera eta lau leiho daude, denak karpanel arkodunak. Gainerako bi solairuek beste multzo bat osatzen dute, bestea baino txikiagoa. Bertan, bost leiho ardatz daude, hauek ere karpaneldunak. Alde banatan, begiratokiak, oso dekoratuak eta bolutaz eta girlandaz dotoretutako mentsula handiak oinarritzat dituztela. Erdiko ardatzetan, balkoiak. Lehen solairukoak bi mentsulatan oinarritutako erlaitz batez lotuak. Fatxada aldea beste erlaitz moderatu batez osatzen da goiko aldean.

    Erreferentziak

    Kanpo estekak

    Loading related searches...

    Wikiwand - on

    Seamless Wikipedia browsing. On steroids.