Bong Joon-ho

From Wikipedia, the free encyclopedia

Bong Joon-ho

Bong Joon-ho (koreeraz: 봉준호, Daegu, 1969ko irailaren 14a) hegokorear zinema zuzendaria eta gidoilaria da. Memories of murder (2003), The Host (2006) eta Snowpiercer (2013) filmengatik egin zen ezaguna, azkeneko biak Hego Koreako film arrakastatsuenetakoak izanda. 2019an idatzi eta zuzendu zuen Parasite filmagatik Cannesko Urrezko Palma eta lau Oscar sari irabazi zituen; Film onena, Jatorrizko gidoi onena, Zuzendari onena eta Nazioarteko film onena[1]. Metacritic web orriak XXI. mendeko 25 zuzendari onenen zerrendan 13. postuan jarri zuen 2017an.[2]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Bong Joon-ho
Thumb
Bizitza
JaiotzaDaegu, 1969ko irailaren 14a (55 urte)
Herrialdea Hego Korea
Lehen hizkuntzakoreera
Familia
AmaPark Soyeong
Hezkuntza
HeziketaYonsei University (en)
(1988 - 1995) gradu : soziologia
Hizkuntzakkoreera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, politikaria eta telebista-ekoizlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaWriters Guild of America, West (en)
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa New Progressive Party (en)

Allocine: 95119 TCM: 548867 TV.com: people/joon-ho-bong
iTunes: 288822431 Last fm: Bong+Joon-Ho
Thumb
Itxi
Hau korear izena da, abizena Bong du.

Biografia

Erdi eskolan zegoen bitartean zinemagile bihurtzea erabaki zuen, familia artistiko baten eraginaz beharbada (aita diseinatzailea zen eta aitona autore aipagarri bat). Soziologia arloan matrikulatu zen Yonsei Unibertsitatean 1989ko amaieran eta bertan zinema klubeko kidea izan zen. Garai hartan Edward Yang, Hou Hsiao-hsien eta Shohei Imamura zinegileak zituen gustuko. 1990eko hamarkadaren hasieran bi urteko programa bete zuen Koreako Zinema Arte Akademian. Han zegoen bitartean 16 mm-ko film labur asko egin zituen eta Memory in the Box and incoherence bere graduazio lana Vancouver eta Hong Kong-eko nazioarteko zinema jaialdietan proiektatzeko deitua izan zen[3].

1994an Baeksaekin (White Man) film laburra zuzendu zuen. 2000. urtean Barking Dogs Never Bite bere lehen film luzea (erdi komedia erdi gizarte-satira krudela) kaleratu zuen, arrakasta txikia lortu zuena ikusleen artean. 2003ko bere hurrengo filmak, Memories of Murder, Hego Koreako historian ezaguna den lehen serie hiltzailean oinarrituta, arrakasta komertzial eta kritiko handia lortu zuen. 2006an The Host filmak arrakasta handia izan zuen bai bere herrialdean (orain arte diru kopuru gehien biltzea lortu duen Hego Koreako filma da) eta baita nazioartean ere (kritikoen onarpena izan zuen Cannesko zinema jaialdian proiekzio ez lehiakor batekin)[4][5].

2008an Tokyo! filmean parte hartu zuen ("Shaking Tokyo" segmentuan) Michel Gondry eta Leos Caraxekin. Hurrengo urtean Madeo (Mother) filma egin zuen, bere seme ezgaitua hilketa-kargutik salbatzeko borrokan ari den ama adeitsu baten istorioa. 2009ko Cannesko Zinemaldiko Un Certain Regard sailean estreinatu zen. 2013an Snowpiercer egin zuen, Le Transperceneige nobela grafiko frantsesaren moldaketa bat[6].

2011n, World Drama epaimahaiaren kide izan zen Sundanceko Zinemaldian eta Cannesko zinemaldiko Caméra d’or ataleko epaimahai nagusia[7]. 2017ko Cannesko zinemaldian Okja filmarekin lehiatu zen[8] eta 2019ko jaialdian Gisaengchung (Parasites) filmarekin, Palme d’Or irabazi zuena, sari hau irabazten duen lehen zuzendari korearrean bihurtzen[9]. Gisaengchung-ekin, Bong-ek zuzendari onenaren Oscar saria irabazi zuen 2020an, eta film onenaren, nazioarteko zinemaren eta jatorrizko gidoi onenarengatik ere.

Filmografia

Zuzendari zein gidoilari lanak egin ditu Bong Joon-hok bere ibilbide profesionalean.

Zuzendutako luzemetraiak

Idatzitako luzemetraiak

  • 1997 - Motel Cactus
  • 1999 - Phantom: The Submarine
  • 2000 - Barking Dogs Never Bite (플란다스의 개)
  • 2003 - Memories of Murder (살인의 추억)
  • 2005 - Antarctic Journal
  • 2006 - The Host (괴물)
  • 2009 - Mother (마더, Madeo)
  • 2013 - Snowpiercer
  • 2014 - Sea Fog
  • 2017 - Okja
  • 2019 - Parasite (기생충)

Idatzi eta zuzendutako laburmetraiak

  • 1994 - Baeksaekin (White Man)
  • 1994 - Incoherence
  • 1994 - The Memories in My Frame
  • 2003 - Twentidentity
  • 2004 - Digital Short Films by Three Filmmakers - "Influenza" (segmentua)
  • 2008 - Tokyo! - "Shaking Tokyo" (segmentua)
  • 2011 - 3.11 A Sense of Home - "Iki" (segmentua)

Iturria: Korean Movie Database [10]

Ohiko aktoreak

Informazio gehiago Filma, Bae Doona ...
Bong Joon-ho zuzendariaren ohiko aktoreak
Filma
Bae Doona
Byun Hee-bong
Choi Woo-shik
Go Ah-sung
Go Soo-hee
Lee Jung-eun
Park Hae-il
Song Kang-ho
Barking Dogs Never Bite YesY YesY YesY
Memories of Murder YesY YesY YesY
The host YesY YesY YesY YesY YesY YesY
Mother YesY
Snowpiercer YesY YesY YesY
Okja YesY YesY YesY YesY YesY
Parasite YesY YesY YesY
Mickey 17 YesY
Itxi

Sariak

2001

  • Hong Kongeko Zinemaldia FIPRESCI saria zinegile asiar gazteentzako (Barking Dogs Never Bite)
  • Slamdance Zinemaldia, Edizio onena (Barking Dogs Never Bite)

2003

2006

2007

  • Fantasporto Oportoko zinemaldia, Zuzendari onena (The Host)

2019

2020

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.