Boletus generoko zenbait onddoz esaten da. Hanka lodia dute eta txapela ganbila eta kolore arre argikoa. Oso preziatuak dira eta antz handiko bi espezie daude: udazkeneko onddozuria (Boletus edulis) eta udako onddozuria (Boletus reticulatus) From Wikipedia, the free encyclopedia
Udazkeneko onddozuri edo onddo zuria (Boletus edulis) Boletaceae familiako onddoa da.[1] Erretikulu zuria du oinaren goialdean. Kapela marroi iluna dauka eta kupelaren itxurako oina. Haragia zuria eta intxaur usainarekin.
Udazkeneko onddozuria | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Iraute egoera | ||||||||||||||||||||||||||||
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Boletaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Boletus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Boletus edulis Bulliard, 1782 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Hostozabalekin eta koniferekin mikorrizak sortzen ditu goroldio ugariko tokietan. Ipar-toki epeletan. Bakarrik edo taldetan daude, lur drainatuetan.
Edulis taldearen ordezkaria da, reticulatus, aereus eta pinicola-rekin batera osatzen dutena.
Boletus-en erregeak dira, erromatarrek ere asko estimatzen zituzten eta gaur egun Europako zenbait lekutan kontsumitzen diren perretxiko bakarrak dira.
Kapelaren koloreak zehazten dituen barietate batzuk ditu, hala nola, albus barietate zurixka, citrina horixka eta fuscoruber gorrixka, pinikola-ren oso antzekoa.
Kapela: 6-15 (20) cm. diametroan. Haragitsua eta sendoa, hasieran hemisferikoa, gero ganbila, amaieran apur bat kopa formakoa. Arre ilun xamarra, kapelaren ertza argiagoa eta azala likatsua. Belusik (terciopelo) gabea. Azalaren azpian marroi-ardo kolorea du, retikulatus-ak ez bezala. zerrenda zuri oso bereizgarria kapelaren ertzean.
Tutuak: Hasieran zurixkak, gero hori-olibak, luzeak, askeak, errazak kapelatik bereizten, ez dira urdintzen.
Poroak: Lehenik itxiak eta finak, zuriak edo zuri-grisaxkak, gero horiak, azkenik berdexkak.
Hanka: Sendoa, lodia, betea eta irmoa, gaztetan sabelduna, hazten denean zilindriko bihurtzen da. Kolore zuria edo marroi argia, goialdean sare zuri batez apaindua.
Haragia: Zuria, apur bat burdin kolorea azalaren azpian, sendoa eta gogorra gaztea denean, gero harroa. Zaporea gozoa, hurrarena gogorarazten du.[2]
Bikaina, herrialde guztietako perretxiko preziatuenetako bat.[3]
Harri Aroko gure arbasoek ere kontsumitzen zituzten, Dordoinan (Frantzia) egin ziren eskabazio batzuetan frogatu zen.
Boletus aereus, Boletus pinicola, Boletus reticulatus, denak jangarri bikainak [4]
Appendiculatus multzokoek eta bere barietate ezberdinek antzeko ezaugarriak dituzte, baina beraien poroen urre kolore horiagatik bereizten dira, eta haragiaren koloreagatik, kolore arrosa edo urdin lausotu batez tindatzen den horixka.
Irailetik azarora arte, pagoen, haritzen eta gaztainondoen baso handietan, pinudietan eta mendiko izeietan ere bai.[5]
Soilguneetan, mugetan, bideetan etab.
Ipar Amerika, Europa, Ipar Afrika, Erdialdeko Amerika, Asiako iparraldea; Hegoafrikan, Hego Amerikan, Australian eta Zelanda berrian sartua.[6]
Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Edulis latinetik dator, jangarria esan nahi du, bere haragiaren jangarritasun bikainagatik.
Boletus edulis tokiko euskarazko testuetan:[7], onddo buruzuri; onddo zuri; papun (heldua denean).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.