From Wikipedia, the free encyclopedia
Bernagorri arrunta (Tringa totanus) Scolopacidae familiako hegazti zangaluzea da[1], Eurasiako eskualde epeletan bizi dena. Euskal Herrian neguko pasean ikusten da[2].
Bernagorri arrunt | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Charadriiformes |
Familia | Scolopacidae |
Generoa | Tringa |
Espeziea | Tringa totanus Linnaeus, 1758 |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Masa | 22,3 g (pisua jaiotzean) 129 g (helduen pisua) |
Zabalera | 62 cm |
Kumaldiaren tamaina | 4 |
Errute denbora | 24 egun |
Hegazti limikola ertaina da, 24-27cm arteko luzera eta 47-53 cm arteko hego-zabalera ditu[3]. Kolore arre-grisa du eta ugalketa garaian marroi kolore biziagoa hartzen du, sabelaldea beti ere argiagoa da. Ipurtaldea zuria du[4]. Dena dela gorputz osoan orbain txiki ilunen lerroak ikusten dira. Hanka gorri-laranja biziak ditu, hortik bere euskarazko izena. Moko zorrotza ere gorria du baina iluntzen doa muturrean.
Hegan ari denean hegoen ertzean marra zuri zabal bat azaltzen zaio[4]. Buztana abaniko gisa zabaltzen du.
Kostaldeko eta barnealdeko hezegunetan ikusten da, beti ere landaretza ugaria baldin badago. Padurak, aintzirak, gatzagak okupatzen ditu eta ubide artifizialetan ere agertzen da[3].
Ornogabe akuatikoak jaten ditu, moluskuak, krustazeoak eta poliketoak gehienbat[3]. Tarteka landare jatorriko elikagaiak ere jaten ditu dieta osatzeko[4].
Apirila eta uztaila artean izaten du ugaltzeko garaia. Dentsitate handiko koloniak eratzen ditu, habiak elkarren ondoan ezarriz[5]. Lurrean egiten du habia, landare artean ezkutatuta eta belarrez estaltzen du. 3-5 arrautza jartzen ditu, krema edo arre kolore finekoak eta orbain ilun asko dituztenak. 25 egunetan zehar txitatzen ditu eta txitak jaiotzen direnean 25-35 egun behar dituzte erabat garatzeko[3].
Carl von Linneok deskribatu zuen 1758 urtean, bere Systema naturae liburuan[6][7]. Sei azpiespezie ezagutzen dira[8]:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.