Bering edo Bering itsasoa[1] (errusieraz: Берингово море, Beringovo More) Ozeano Barearen iparraldeko muturreko besoa da, Asia eta Ipar Amerika bereizten dituena[2]. Izena Vitus Bering esploratzaile daniarrarengandik datorkio.
Bering itsasoa | |
---|---|
Ozeanoa | Ozeano Barea |
Eskualdea | Errusia AEB |
Kontinentea | Asia Ipar Amerika |
Koordenatuak | 58°N 178°W |
Azalera | 2.292.000 kilometro koadro |
Geografia
Ozeano Barearen iparraldeko muturrean dago, Asia ipar-ekialdearen eta Amerika ipar-mendebaldearen artean. Ekialdean Alaska, ipar eta mendebaldean Kamtxatka eta Siberia eta hegoaldean Alaskako penintsula eta Aleutiar uharteak ditu. Bering itsasarteak lotzen du Ozeano Artikoarekin[3]. Bi milioi kilometro koadroko eremua dauka.
Bering itsasoko uharte nagusiak honako hauek dira:
- Pribilof uharteak
- Komandante uharteak, tartean Bering uhartea
- San Laurendi
- Diomedes uharteak
- King uhartea
- Saint Matthew uhartea
- Karaginski uhartea
Historia
Azken glaziazioan, hain zen baxua itsas maila non Asiako tribu batzuk Ipar Amerikara oinez migratu baitziren, gaur egungo Bering itsasartea zeharkatuz.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.