Komandante uharteak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Komandante uharteak edo Komandorsk uharteak[1] (errusieraz: Командо́рские острова́, Komandorskiye ostrova) Asiako ipar-ekialdeko uharte multzo bat dira, Bering itsasoaren hego-mendebaldean, Kamtxatka penintsulatik 175 km ekialdera kokaturik daudenak. Uharte nagusiak Bering, Medny, Toporkov eta Ary Kamen dira, eta 1.846 km²ko eremua hartzen dute guztira. Administratiboki Errusiako Kamtxatka kraiaren barnean daude.
Komandante uharteak | |
---|---|
![]() | |
Bertako izena | Командо́рские острова́ |
Geografia | |
Kokapena | 55°N 167°E |
Azalera | 1.846 km² |
Politika | |
Herrialdea | Errusia |
Kamtxatka kraia | |
Hiri populatuena | Nikolskoie |
Gizartea | |
Biztanleria | 613 (2009) |
Talde etnikoak | Errusiarrak, aleutak |
Klima hotza da (10 °C abuztuan eta -4 °C otsailean). Vitus Bering komandante errusiarrak aurkitu zuen uhartedia eta han hil zen 1741. urtean. Haren omenean jarri zitzaien uhartei Komandorsk izena eta itsasoari zein itsasarteari Bering izena.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.