From Wikipedia, the free encyclopedia
Bengak[1] etnia afrikar bat dira, bantu taldekoak. Ekuatore Ginea eta Gabongoak dira. Euren jatorrizko hizkuntza bengaera da, bubieratik hurbil dagoena.
Bengak | |
---|---|
Biztanleak guztira | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Ekuatore Ginea Gabon | |
Hizkuntza | |
Bengaera | |
Erlijioa | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
ndowe |
Gaur egun bengak Mbiniko kostalde zati txiki batean bizi dira, San Juan lurmuturra, Mbini ibaiaren eta Batako enklabe azpiritarrak, Corisco uhartea eta bi Elobeyak (Elobey Grande eta Elobey Chico).
Ndowe edo "hondartzakoak" bezala ezagutzen dira, Mbiniko kostaldeko herrietako bat.
Mendebaldeko historia idatzian portugaldarrekin hauen Afrika mendebaldeko finkapen esklabistetan izandako kontaktu eta elkarlanaren ondoren agertzen dira, bengek ere sistema ekonomiko esklabista propio bat ere bai baitzuten, orohar euren zerbitzari partikularrak pamuak eta nvikoak zirelarik.
Erreferentziarik dagoen talde honetako kide urrien artean Corisco uharteko erregea izan zen Bonkoro I.a nabarmentzen da, 1846an hil zena eta oinordeko bezala bere seme Bonkoro II.a izan zuena, Espainiarekin akordioak lortu zituena 1843an, Juan José Lerena Barryrekin eginiko konponketa baten ondorioz. Bonkoro II.ak tronutik kendua amaitu zuen, eta gobernu kolonial espainiarrak São Tomé uhartera erbesteratu zuen eta Munga I.a izan zen errege Coriscon 1848 eta 1858 artean, bere oinordekoa bere seme Munga II.a izan zelarik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.