Benedita Barata da Rocha

ikertzailea From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Maria Benedita Almeida Ribeiro Barata da Rocha[1] (Lisboa, 1949ko otsailaren 24aibidem, 2021eko urriaren 2a) portugaldar immunologoa izan zen[2], 1980ko hamarkadaren erdialdetik Frantzian lan egin zuena[3].

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads
Remove ads

Bizitza

1972an lizentziatu zen Lisboako Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean, eta 1978an Immunologian doktoratu zen Glasgowko Unibertsitatean.

Frantziako Ikerketa Zientifikoko Zentro Nazionaleko ikerketa zuzendaria izan zen eta ikerketa-unitate bat zuzendu zuen Parisko Institut national de la santé et de la recherche médicalen[4].

T linfozitoak eta oroimen immunologikoa aztertu zituen batez ere[5]. T8 linfozitoen biziraupena prozesu aktibo bat dela frogatu zuen lehena izan zen[6].

Lisboan hil zen 2021eko urriaren 2an, minbiziak jota, 72 urte zituela[3].

Remove ads

Sariak eta errekonozimenduak

  • 1983: Pfizer saria (António A. de Freitasekin batera)[7]
  • 1987: Gulbenkian Zientzia Saria (António A. de Freitas eta António Coutinhorekin batera)[8]
  • 2007: Frantziako Ikerketa Zientifikoko Zentro Nazionalaren zilarrezko domina[9]
  • 2008: Ohorezko Legioaren Ordena[1]
  • 2021: Portugalgo Zientzia, Teknologia eta Goi Mailako Hezkuntza Ministerioaren Merezimendu Zientifikoaren Domina[10]

Lan hautatuak

  • Peripheral selection of the T cell repertoire (H. von Boehmerrekin batera, 1991)
  • Differential requirements for survival and proliferation of CD8 naïve or memory T cells (C. Tanchot, F. A. Lemonnier eta A. A. Freitasekin batera, 1997)
  • Response of naïve and memory CD8+ T cells to antigen stimulation in vivo (H. Veiga-Fernandes, U. Walter, C. Bourgeois eta A. McLeanekin batera, 2000)
  • The role of the gut as a primary lymphoid organ: CD8αα intraepithelial T lymphocytes in euthymic mice derive from very immature CD44+ thymocyte precursors (L. Peaudecerf, P. R. dos Santos, A. Boudil, S. Ezine eta N. Pardigonekin batera, 2011)

Erreferentziak

Loading content...

Kanpo estekak

Loading content...
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads