Behorlegi
Nafarroa Behereko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Nafarroa Behereko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Behorlegi[2][lower-alpha 1] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Garazi eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 13,1 kilometrora. Altuera 299 eta 1 267 metro artekoa da, eta 20,58 km²-ko azalera hartzen du. 2018. urtean 73 biztanle zituen.
Behorlegi | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Beherea, Euskal Herria | |||
Behorlegi herria, eta atzean izen bereko mendia | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Beherea | ||
Eskualdea | Garazi | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Frantzia | ||
Eskualdea | Akitania Berria | ||
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | ||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||
Barrutia | Baiona | ||
Kantonamendua | Euskal Mendialdea | ||
Izen ofiziala | Béhorléguy | ||
Auzapeza (2014-2026) | Pascal Néguelouart (independente) | ||
Posta kodea | 64220 | ||
INSEE kodea | 64107 | ||
Herritarra | behorlegitar | ||
Kokapena | |||
Koordenatuak | 43°07′43″N 1°07′07″W | ||
Azalera | 20,58 km2 | ||
Garaiera | 299-1267 metro | ||
Distantzia | 13,1 km (Donibane Garazitik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 73 (2018: 0) | ||
Dentsitatea | 3,64 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 12,98 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 37,69 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 73,81 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 7,27 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 0 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak | % 79,17 (2010) | ||
Erabilera | % 54,82 (2011) |
Bertako biztanleak behorlegitarrak dira.
Hergarai ibarreko hiriburua da.
Behorlegi beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:
Jean-Baptiste Orpustanek dio Behorlegi toponimoa behor eta egi (kokapena adierazten duen atzizkia), hau da, "behorretako tokia", hitzek osatzen dutela.[6]
Behorlegi Hergarai ibarran dago.
Herritik gertu, Zuberoako bidean, Behorlegi mendia (1 265 m) dago, euskal mendizaletasunaren ikonoetako bat. Hegoaldeko mendizaleek "Iparraldeko Txindokia" deitzen diote. Erraldoi eder honek Hergarai ibarrak menperatzen ditu, eta Arbailako mendikatearen tontorretako bat da.
Hergarai ibarra, Behorlegi buru zuela, 1391n Karlos III.a Nobleak, Nafarroako erregeak, baronia bihurtu zuen, Lurdako gazteluko gobernaria zen Joanes Biarnokoaren alde, erregearen arreba batekin ezkondu zena.
1793 | 1800 | 1806 | 1821 | 1831 | 1836 | 1841 | 1846 | 1851 | 1856 | 1861 | 1866 | 1872 | 1876 | 1881 | 1886 | 1891 | 1896 | 1901 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
199 | 176 | 205 | 213 | 257 | 248 | 229 | 231 | 234 | 256 | 239 | 227 | 210 | 186 | 180 | 179 | 180 | 181 | 160 |
1906 | 1911 | 1921 | 1926 | 1931 | 1936 | 1946 | 1954 | 1962 | 1968 | 1975 | 1982 | 1990 | 1999 | 2006 | 2007 | 2008 | 2013 | 2018 |
158 | 148 | 148 | 143 | 145 | 147 | 155 | 139 | 135 | 121 | 112 | 91 | 72 | 72 | 74 | 74 | 74 | 75 | 73 |
Udalerriko ekonomiaren oinarria laborantza da.
Hasiera | Amaiera | Auzapeza | Alderdia |
---|---|---|---|
1792 | 1800 | Pierre Etxalux | |
1800 | 1826 | Jean Jauregi | |
1826 | 1835 | Jean Berzetxe | |
1835 | 1848 | Jean Lopistegi | |
1848 | 1871 | Pierre Çubiat | |
1871 | 1876 | Guillaume Irigoin | |
1876 | 1881 | Charles Jauregito | |
1881 | 1884 | Jean Jauregi Etxegoin | |
1884 | 1888 | Charles Jauregito | |
1888 | 1892 | Jean Irigoin | |
1892 | 1918 | Charles Jauregito | |
1918 | 1925 | Jean Çubiat | |
1925 | 1947 | Bertrand Jauregito | |
1947 | 1983 | Jean Çubiat | |
1983 | 2002 | Jean Unhassobiscay | |
2002 | karguan | Anne-Marie Ibañez | |
falta diren datuak osatu egin behar dira |
2017ko urtarrilaren 1era arte, Arnegi Garazi-Baigorri herri elkargoaren kide zen. Une horretatik aurrera, sortu berria zen Euskal Hirigune Elkargoaren parte izatera pasa zen.[7]
Hergarai Bizik eskatutako Garraio Solidarioa zerbitzu presta dio udalerrian.[8]
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Garazi eskualdeko herri guztiak sailkatu zituen, Arnegi izan ezik, ekialdeko behe-nafarrera euskalkian, Amiküze eta Oztibarre eskualdetan hitz egiten zena.[9]
Koldo Zuazok, 2010ean, Behorlegik nafar-lapurtera euskalkian sailkatu zituen.[10]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.