From Wikipedia, the free encyclopedia
Baskavígin. Euskal baleazaleen hilketa 2016an Aitor Aspe Fiden film dokumentala da, Spánverjavígin izeneko sarraskian oinarrituta.
Baskavígin. Euskal baleazaleen hilketa | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2016 |
Izenburua | Baskavígin |
Jatorrizko hizkuntza | euskara islandiera |
Jatorrizko herrialdea | Espainia eta Islandia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala, film dramatikoa eta zinema historikoa |
Iraupena | 70 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Aitor Aspe (en) |
Antzezlea(k) | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Hilmar Örn Hilmarsson (en) |
Argumentu nagusia | Spánverjavígina |
Koldo Serrak gertaera honetan ere oinarritutako film bat egin nahi zuela adierazi zuen.[1]
1615eko ekainean, 86 euskal balea-arrantzalek Islandiako iparraldeko ur hotzetaraino nabigatu zuten, Martín de Villafranca, Pedro de Aguirre eta Esteban de Tellería kapitainak zituztela buruan. Arrantza-sasoi arrakastatsu hartan, hainbat ika-mika eta lapurreta izan ziren Islandiako biztanleen eta euskal marinelen artean. Jón Grímsson apaiz luteranoak eta hango magistratu Ari Magnússonek nekazariak matxinatzeko aprobetxatu zituzten tirabira horiek. Horrez gain, irailaren amaieran, sekulako ekaitz batek euskal ontziak suntsitu zituen, eta Donostiara itzultzea galarazi zien. Etsai artean eta janaririk gabe, Europako irla pobreenetik atera ezinik, ihesari ekin zion tripulazioak etsi-etsian, eta marinel gogorrenak eta azerienak soilik atera ziren onik. Biziraupeneko abentura bat, Jón Laérdi Guðmundsson jakintsuak kontatua. Hark ez zuen inoiz imajinatu bere lagun euskaldunak izango zirela Islandiako historiako gertakari beltzenaren protagonista.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.