From Wikipedia, the free encyclopedia
Basileako Ituna edo Basileako Bakea, 1795eko apirilaren 5ean Frantziak eta Prusiak sinatu zuten akordioa izan zen. Itun horren ondorioz, eta ekainean Espainiarekin sinatu zutenaren arabera, hiru herrialde horiek Frantziako Errepublikaren aurkako Lehen Koalizioa utzi zuten.
Prusia eta Frantziak sinatu zuten 1795eko apirilaren 5ean. Horren arabera, Rhin ibaiaren mendebaldean zeuden Renaniako lurraldeak eman zizkion Prusiak Frantziari. François de Barthélemy izan zen Frantziako Errepublikako ordezkaria, eta Karl August von Hardenberg Prusiakoa.
1795eko abuztuaren 28an, Hessen-Kasselek, Friedrich Sigismund Waitz von Eschenek ordezkatua, bake ituna sinatu zuen Frantziarekin.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.