Baxar al-Assad (arabieraz: بشار الاسد; Damasko, 1965ko irailaren 11) siriar estatu-politikaria da, Siriako Arabiar Errepublikako presidentea 2000ko ekainaren 20tik; aita Hafez al-Assaden ondorengo izan zen karguan.

Datu azkarrak 19. Siriako presidente, Bizitza ...
Baxar al-Assad


19. Siriako presidente

2000ko uztailaren 17a -
Abdul Halim Khaddam
Bizitza
JaiotzaDamasko, 1965eko irailaren 11 (59 urte)
Herrialdea Siria
Lehen hizkuntzaarabiera
Familia
AitaHafez al-Assad
AmaAnisa Makhlouf
Ezkontidea(k)Asma al-Assad  (2000ko abendua -
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
LeinuaAl-Assad familia
Hezkuntza
HeziketaHoms Military Academy (en) Itzuli
Damaskoko Unibertsitatea
(1982 - 1988) gradu : medikuntza
Hizkuntzakarabiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria, oftalmologoa, buruzagi militarra, politikaria eta mediku militarra
Enplegatzailea(k)Western Eye Hospital (en) Itzuli
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraSiriako Indar Armatuak
Syrian Arab Army (en) Itzuli
Republican Guard (en) Itzuli
Graduamariskal
Parte hartutako gatazkakSiriako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAlauia
Alderdi politikoa Arab Socialist Ba'ath Party – Syria Region (en) Itzuli
IMDB: nm1519747 Edit the value on Wikidata
Itxi

Bizitza

Baxar al-Assad Damaskon jaio eta hazi zen. Bertako unibertsitatean lortu zuen medikuntzako gradua, 1988an, eta oftalmologian espezializatu zen Tishreen eritetxe militarrean. 1992an Londresko Western Eye Hospitalera aldatu zen. Erresuma Batuan begi-artatzaile jardun zuen, politikatik aldenduta. Baina 1994an Bassel, anaia nagusia eta aitaren oinordekoa, hil zen auto istripuz, eta Baxarrek Siriara itzuli behar izan zuen. Homseko akademia militarrean sartu zen eta, bost urteren buruan, koronel gradua erdietsi zuen. Aitaren aholkularia izan zen urte horietan, eta ustelkeriaren aurkako kanpaina bat zuzendu zuen; bidenabar, ezabatuz joan zen lehiakideak izan zitezkeenak[1].

Hafez al-Assad 2000ko ekainaren 10ean hil zen, eta hilabete bat geroago Baxar al-Assad aukeratu zuten presidente, erreferendum bidez, botoen %97,3·eskuratuta. Hasieran erreformak egingo zituela zirudien arren, aitaren bideari eutsi zion. 2007an karguan berretsi zuten, botoen %97,6-rekin[2][3]. 2011ko urtarrilean Arabiar Udaberriko protestak Siriara hedatu ziren. Armadak bortizki zapaldu zituen manifestariak, eta herrialde ugarik boterea uzteko exijitu zioten Baxarri[4]. Egoera gaiztotuz joan zen, Siriako Gerra Zibila piztaraziz[1]. Gerra horretan, Baxar al-Assadek «gizateriaren aurkako krimen asko» egin zituen, NBEko idazkari nagusi Ban Ki-moonen arabera[5].

2014ko ekainaren 3ko presidentetzarako hauteskundeetan nagusitu zen, botoen %88,7 jasota. Lehen aldiz urte askotan, hautagai bat baino gehiago lehiatu ziren hauteskunde horietan[6].

Erreferentziak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.