Bariain
Olorizko lekua, Nafarroa Garaian From Wikipedia, the free encyclopedia
Olorizko lekua, Nafarroa Garaian From Wikipedia, the free encyclopedia
Bariain[1][lower-alpha 1] Orbaibarrako Oloritz udalerriko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Erdialdea eskualdean.
Bariain | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Herriko etxe bat | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Erdialdea |
Udalerria | Oloritz |
Administrazioa | |
Mota | leku |
Izen ofiziala | Bariáin |
Posta kodea | 31395 |
Herritarra | bariaindar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°38′44″N 1°34′40″W |
Garaiera | 698 metro |
Distantzia | 29,8 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 6 (2021) |
2021 urtean 6 biztanle zituen.
Bertako biztanleak bariaindarrak dira.
Bariain beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
Bariain Erdialdea eskualdean dago, Orbaibar ibarrean eta Oloritz udalerrian.
Oloritz udalerria Nafarroa erdialdean dago Erriberriko merindadean eta Nafarroako hiriburutik 24 kilometrora.
Altuera eta kokapenaren arabera aldaketak dauden arren, udalerriaren batez besteko balioak honakoak dira: Tenperatura 8 eta 13 gradu bitartekoa, prezipitazioa 600 eta 1.000mm bitartekoa, eta egun euritsuak 90 inguru. Udak nahiko lehorrak izaten dira, eta neguak euritsu eta hotzak, batez ere iparraldeko zierzo haizeak jotzen duenean. Klima, oro har, mediterraneoa edo azpimediterraneo kontinental motakoa da.
Udalerriko baso bakanetan, birlandaturiko pinuak, haritzak eta arteak daude, eta horrez gain, nahiko ondo kontserbatu diren 23 hektarea pago.
Oloritzen ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Barasoain pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 524 metrora, Nafarroako Gobernuak 1975ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]
Datu klimatikoak (Barasoain, 1975-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 20.0 | 22.0 | 27.0 | 29.0 | 36.0 | 40.0 | 42.0 | 41.0 | 37.0 | 31.0 | 25.0 | 18.0 | 42.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.2 | 10.9 | 14.3 | 16.1 | 20.6 | 25.3 | 28.4 | 28.7 | 23.8 | 18.6 | 12.6 | 9.5 | 18.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.4 | 6.4 | 9.1 | 10.7 | 14.7 | 18.8 | 21.4 | 21.8 | 17.9 | 13.8 | 8.6 | 5.7 | 12.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.6 | 1.9 | 3.9 | 5.3 | 8.7 | 12.2 | 14.4 | 15.0 | 12.0 | 8.9 | 4.6 | 2.0 | 7.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -7.5 | -9.0 | -10.0 | -3.0 | 0.0 | 2.0 | 7.0 | 7.0 | 2.0 | -3.0 | -7.0 | -11.0 | -11.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 44.2 | 34.6 | 41.8 | 66.6 | 55.1 | 42.6 | 25.3 | 28.8 | 43.9 | 54.3 | 59.9 | 51.7 | 548.8 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 46.0 | 22.0 | 44.0 | 40.0 | 42.0 | 38.5 | 39.0 | 86.0 | 95.0 | 44.0 | 53.0 | 40.0 | 95.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 10.5 | 9.0 | 8.0 | 10.7 | 10.5 | 6.4 | 5.1 | 4.9 | 5.4 | 9.8 | 11.4 | 10.9 | 102.5 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 0.9 | 1.1 | 0.9 | 0.3 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.2 | 1.2 | 4.7 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Tibalt II.a Nafarroakoa erregeak kaloñako bizilagunak askatu zituen ustekabeko hilketengatik 1264. urtean. 1435ean, Juan Rombalek, Karlos III.a Nafarroakoaren dontzeilak, Bertran Labetzi eta haren emazte Elvira Azkoieni saldu zien lekua, bere petxa eta errenta guztiekin. Joan II.ak eragozpenak jarri zizkion jaurerriari, baina erretiratu egin zuen, Labetzek eta emazteak betiko gozatu behar zutela adieraziz.
Orbaibarrena izan zen, nahiz eta Bariainek berezitasun administratiboak izan zituen Erregimen Zaharrean, XIX. mendearen hasierara arte, jaurerria zelako. 1802an Aianzko kondearena zen, 1801etik elizako agintariekin auzitan zebilena, parrokiako abade karguari buruzko patronatu eskubidea zuela baieztatzen zuelako. Jurisdikzio zibila Iruñeko merkatuko alkateari zegokion. Orduan 1802an hiru etxe zituen 31 arimarekin. Geroago, Orbaibar administratiboki banatu zenean, Oloritz udaletxean geratu zen Bariain. XX. mendean, bizilagun gehienek Aianzko kondearen kolono izaten jarraitzen zuten.
2021 urteko erroldaren arabera 6 biztanle zituen Bariainek.[5]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
11 | 12 | 6 | 6 | 6 | 3 | 3 | 3 | 2 | 2 | 6 | 3 | 5 | 6 | 6 | 6 | 7 | 8 | 6 | 6 | 6 |
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Oloritz udalerria sailkatu zituen, Orbaibarreko hainbat herriekin, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[6]
Koldo Zuazok, 2010ean, Oloritz udalerria ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[7]
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Oloritz eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %6,10k zekien euskaraz hitz egiten, 2010ean % 6,22k eta 2018n % 9,60k.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.