Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bangalore[1], ofizialki Bengaluru[1] (kannaderaz ಬೆಂಗಳೂರು), Indiako Karnataka estatuaren hiriburua. Dekkango ordokian dago, estatuaren hego-ekialdean.
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Bengaluru (ಬೆಂಗಳೂರು) Bangalore ಬೆಂಗಳೂರು | |
---|---|
enpresa-klusterra | |
Administrazioa | |
Herrialdea | India |
Eskualdea | Bayaluseeme |
Estatua | Karnataka |
Izen ofiziala | Bengalūru (ಬೆಂಗಳೂರು) |
Jatorrizko izena | ಬೆಂಗಳೂರು |
Posta kodea | 560000–560107 |
Geografia | |
Koordenatuak | 12°58′45″N 77°35′29″E |
Azalera | 741 km² |
Altuera | 920 |
Mugakideak | Dharmavaram (en) |
Demografia | |
Biztanleria | 12.327.000 (2020) 1.077.000 (2019) |
Dentsitatea | 7.166 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1537 |
Telefono aurrizkia | 80 |
Ordu eremua | UTC+05:30 |
Hiri senidetuak | Casablanca, Cleveland, Minsk, San Frantzisko, Kharkiv, Chengdu eta Eindhoven |
Matrikula | KA |
Hizkuntza ofiziala | kannada |
bbmp.gov.in |
Bengaluru izenaren lehen erreferentzia IX. mendeko Mendebaldeko Gangas dinastiaren arrokan egindako inskripzio batean aurkitu zen. Begur-en aurkitu zuten arroka, 890. urtean eta Bengalurun izan zen bataila bati buruz ari da. Ganga erreinuan 1004 arte egon zela dio, eta Bengaval-uru deitzen zitzaiola; «guardien hiri» esan nahi duena Halegannadan.
1534an eraiki zuten, eta egurrezko hesiz inguratua omen zegoen antzina. 1761ean eraiki zuten berriro, harriz orduan. 1906an, Bangalore elektrizitate-zerbitzua zuen Indiako lehen hiria izan zen, Shivanasamudrako instalazio hidroelektriko batek sortua. 1911n, ekonomia asko garatu zen, eta biztanle-kopurua ere asko ugaritu zen.
2011ko datuen arabera, 8.425.970 biztanle ditu, hau da, jende gehien biltzen duen Indiako hirugarren hiria da, New Delhi eta Mumbairen atzetik.
Fama, Bangaloren egiten diren zeta-oihalek eman diote, baina garrantzi handiko industriagune ere bilakatu da. Tresneria, hegazkinak, botikak, portzelana, zapatak eta beste hainbat gai egin eta zabaltzen da Indiako hiri handi honetatik. Badu laborantza-zientzietako unibertsitate bat ere.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.