From Wikipedia, the free encyclopedia
Bandera gorria, historikoki, "langileen haserrearen odolaren" ikurra da[1].
Bandera gorria sozialismoa baino lehenagokoa bada ere, historikoki mugimendu ezkertiar zein komunistek erabili duten ikurra da. Ezkerreko mugimendu hainbatek, horrela, protesta ekintza desberdinetan erabiltzen dute. Komunismoari loturik, Sobietar Batasuneko bandera ikur honetan oinarritzen zen (igitaia eta mailuarekin batera). Txinako Herri Errepublikako banderarekin berdin gertatzen da. Historian zehar, halaber, euren burua komunistatzat jotzen zuten beste estatu batzuek ere bandera nazionaltzat bandera gorria erabiltzen zuten (elementu desberdinak gehituz), Khmer Gorrien Kanputxea Demokratikoa, esaterako.
Bandera gorriaren eta langile mugimenduen ikurraren jatorrizko erabilera 1789an hasten da, Frantziar Iraultzan zehar; urriaren 20ko legearen arabera, bandera gorria armadak esku hartu behar zuela adierazteko erabili behar zen.
XIX. mendean, lege honen aurka adierazteko, bandera gorria altxamendu iraultzaileen eta langile mugimenduaren ikur bihurtu zen; Parisko Komunan eta alderdi sozialistek erabili zuten. Hortik dator ezkertiarrei "gorriak" deitzearen ohitura; arrazoi horren ondorioz, Sobietar Batasunaren eta Hirugarren Internazionaleko Alderdi Komunisten bandera izatera igaro zen. Txinako Herri Errepublika eta Vietnam bezalako Estatu sozialistetan bandera gehienak ere gorriak dira. Hala ere, gobernu sozialista ez duten herrialde askoren banderak ere gorriak dira arrazoi historikoengatik; hala nola, Maroko eta Turkia.
"Bandera gorria" esapidea inklinazio sozialistak dituzten mugimendu sozialisten edo alderdi politikoen abesti eta martxa desberdinetan erabili da. Adibidez, Alderdi Komunista Italiarraren ereserkia Bandera gorria edo Bandiera Rossa deitzen zen.
Hainbat herrialdek bandera gorria erabiltzen dute euren bandera nazionalaren oinarri gisa. Herrialdeok banderaren kolore gorriari kutsu ezkertiar edo sozialistarik ez diote ematen. Hauen artean aipa daitezke, adibidez, Turkiakoa, Marokokoa, Singapurrekoa, Nafarroakoa eta abar luze bat.
Hondartzetan bainatu ezin dela adierazteko ere erabili ohi da. Bestalde, arrisku egoerak adierazteko ere balio du.
1919 eta 1920ean Estatu Batuetan zegoen egoera dela eta, estatu askok bandera gorriak debekatu zituzten. Horien artean Minnesota, Hego Dakota, Oklahoma eta Kalifornia aurkitzen dira. Geroago, lege horiek konstituzioaren aurka zeudela erabaki zen eta ezabatu egin ziren. Oklahomak gaur egun duen bandera, garai hartan ipini zen, aurrekoa (Izar zuri bat atzealde gorri batean) sozialismoarekin lotzen zelako.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.