From Wikipedia, the free encyclopedia
Banco de Bilbao Bilbon 1857an sortu zen banketxea izan zen, Bilboko Merkatzaritza Elkarteak bultzatua. Gaur egungo Bilboko Bankuaren egoitzaren eraikinean zegoen. 1856an jarri zen hura sortzeko lehen hazia, burdinbidea Madrildik Bilboraino eraikitzeko planen epelean.
1856ko urtarrilean, Igorpen Bankuen Legea (Ley de Bancos de Emisión) onartu zen Espainian, eta bankuak sortzeko bide berriak ireki. Hori ikusita, Credit Mobilier Bilbon banku bat sortzeko asmotan zebilen, Juan Ybarra enpresaburua alde zuela (Uribarrenekin batera, Labe Garaien nagusietako bat).[oh 1] Aldiz, frantsesen kontrako giroa zebilen hirian, eta bertako hainbat handikik akziodunen bilera bat egin zuten urte horretako apirilean, zortzi milioi euroko kapital ekarpena eginez. Aldi berean, Mirandatik Bilborainoko burdinbide tartea onartu zen Madrilen, frantses enpresaburuei bizkarra emanez.[1]
1857ko maiatzaren 8an, Espainiako Ministro Kontseiluak onartu egin zuen titularitate horretako bankuaren sorrera, Epaltza aberatsa buru zuela. Beste akziodun nabarmen batzuk ondorengoak izan ziren: Ibarra familia, Epaltza familia, Arellano familia, Urigüen, Zabálburu, Orbegozo, Ingunza, Mac Mahón, Uhagón, Aguirre, Yohn, Lund eta Mendiguren. Bankuko lehen buruak Juan Ibarra eta Pablo Epaltza izan ziren. [1]
1988an Banco de Vizcayarekin batu zen Banco Bilbao Vizcaya sortzeko, Euskal Herriko bankurik handiena. Bankuaren egoitza nagusia Bilboko San Nikolas elizaren ondoko eraikinean izan zuen. Horrez gain, On Diego Lopez Haroko kale nagusiaren eta Mazarredo zumarkalean artean sei solairuko eraikina altxatu zuten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.