From Wikipedia, the free encyclopedia
Azpipisua, gizakiari dagokionez, pisu osasuntsuaren azpitik dagoena da. Definizioa gorputz-masaren indizearen (GMI) arabera egin ohi da. Indizea maila jakin baten azpitik badago, normalean 18,5-19 azpitik, azpipisua dagoela onartzen da[1]. Azpipisuaren definizio mediko hau terminoaren beste adiera batzuekin bat ez etortzea gerta daiteke, batez ere erakargarritasun fisikoari dagokionez.
Pertsona batek azpipisua edukitzearen arrazoi nagusia janari egokia ez edukitzeak dakarren malnutrizioa da. Sahara hegoaldeko Afrikan eta Asia hegoaldean populazioaren %50ak jasan dezake azpipisua. Malnutrizioaren eraginaklarriagoak izan daitezke gaixotasunen ondorioz; erraz trata daitezkeen beherakoek heriotza ekar dezakete.
Janari-baliabide egokiak daudenean, azpipisua buruko gaixotasunen ondorioz ager daiteke.
Pertsona batek pisua gehiegi galtzeak jatorri asko eduki ditzake. Sarrienak hurrengoak dira:
Apipisuaren kasuan kontuan hartu beharreko lehen auzia da beste gaixotasun baten sintoma izan daitekeela. Azalpenik gabeko pisu-galerak mediku profesionalen diagnostikoa behar du.
Era berean, azpipisua gaixotasunen eragile izan daiteke. Azpipisu larria duten lagunek egoera fisiko kaskarra eta Sistema immunologiko ahula eduki dezakete, infekzioak pairatuz. Pisu gutxiko pertsonek, kalorien sarrera txikia edukitzeaz gain, beharrezko beste elikagai batzuk ere kantitate txikian xurga dezakete, batez ere aminoazido esentzialak, bitaminak eta mineralak.
Oso pisu gutxi edukitzeak anemia eta ilea galtzea eragin ditzake. Emakumeetan amenorrea eta haurdunaldian arazoak eragin ditzake.
Apipisua osteoporosia jasateko arrisku-faktorea da, baita gazte jendean ere. Arazo hau bereziki gaiztoa izan daiteke, arriskuaz ohartzen ez den jendean ager baitaiteke, esaterako iraupen-kirolak egiten dituzten pertsonetan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.