Azken agurraren negarra

From Wikipedia, the free encyclopedia

Azken agurraren negarra
Remove ads

Azken agurraren negarra Gorka Knörrek 1975ean grabatutako kanta da, gaitzat Ipar Euskal Herritik Lehen Mundu Gerrako guda lekuetara Frantziaren alde borrokatzera joan ziren euskaldunak dituena: abestiak dioen bezala, haietako askok ez zekiten frantsesez, baina "Aberriarengatik" hil ziren («Morts pour la patrie»).[1] 2012an bigarren bertsio bat grabatu zuen.[2]

Datu azkarrak Gorka Knörr Borràsen musika-lana, Egilea(k) ...
Thumb
Lurbinttoko Ohoinak (Adur, 2022).

Kantako hitzak 1793 eta 1795 arteko Konbentzioaren gerran ere aplika daitezke.

Remove ads

Hitzak

Nora zoaz, eskual semea,
harma hori eskutan?
Harmen hartzera deitzen naute
frantsen aldera.
Harmen hartzera deitzen naute
frantsen aldera.
Eskualerritik urrunduz,
ta atzerrira joanak,
a ze negarra entzunen duzu
Eskualerrietan!
a ze negarra entzunen duzu
Eskualerrietan!

Morts pour la patrie,
morts pour la patrie,
eskuara baizik etzekiten haiek,
morts pour la patrie.
Morts pour la patrie,
morts pour la patrie,
eskuara baizik etzekiten haiek,
morts pour la patrie.

Gure historian zehar
zenbat malko ta ezbehar;
Landetaratu gintuztenekila
dugu orai hil behar.
Landetaratu gintuztenekila
dugu orai hil behar.
Bere ama agurtu du
etxolako atarian;
bere amak bisitatuko du
atzerriko hilobian.
bere amak bisitatuko du
atzerriko hilobian.

Morts pour la patrie,
morts pour la patrie,
eskuara baizik etzekiten haiek,
morts pour la patrie.
Morts pour la patrie,
morts pour la patrie,
eskuara baizik etzekiten haiek,
morts pour la patrie.

Remove ads

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads