Azido butiriko

konposatu kimiko From Wikipedia, the free encyclopedia

Azido butiriko

Azido butirikoa kate laburreko gantz-azido ase bat da, formula duena. Lau karbono baino ez ditu (4:0).

Datu azkarrak Formula kimikoa, SMILES kanonikoa ...
Azido butiriko
Thumb
Formula kimikoaC4H8O2
SMILES kanonikoa2D eredua
MolView3D eredua
Konposizioaoxigeno eta karbono
Base konjokatuabutyrate (en)
Motastraight chain fatty acids (en) eta short-chain fatty acid (en)
Ezaugarriak
Dentsitatea
0,9563 g/cm³
Fusio-puntua−5 ℃
−8 ℃
−5,7 ℃
Irakite-puntua163 ℃
163,75 ℃ (101,325 kPa)
Lurrun-presioa0,9 hPa
Masa molekularra88,052 Da
Erabilera
ElkarrekintzaFree fatty acid receptor 2 (en) , Free fatty acid receptor 3 (en) , histone deacetylase 1 (en) , histone deacetylase 2 (en) , Histone deacetylase 3 (en) eta Histone deacetylase 8 (en)
Rolaantihistaminiko
Arriskuak
NFPA 704
Thumb
2
3
0
Identifikatzaileak
InChlKeyFERIUCNNQQJTOY-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia107-92-6
ChemSpider259
PubChem264
Reaxys906770
Gmelin30772
ChEBI26242
ChEMBLCHEMBL14227
NBE zenbakia2820
RTECS zenbakiaES5425000
ZVG12610
DSSTox zenbakiaES5425000
EC zenbakia203-532-3
ECHA100.003.212
CosIng74770
MeSHD020148
RxNorm1362696
Human Metabolome DatabaseHMDB0000039
KNApSAcKC00001180
UNII40UIR9Q29H
NDF-RTN0000183254
KEGGC00246
PDB LigandBUA
Itxi

Hainbat mikroorganismok hausnarkarien errumenean karbohidratoen hartzidura egin ondoren sortzen dute eta hauen esnetik ekoiztutako gurinean agertzen da. Gure heste-florako bakterio batzuek ere hesteetan sortzen dute.

Historia

Michel Eugène Chevreul kimikari frantsesak aurkitu zuen 1814 urtean eta 1818rako purifikatzea lortu zuen. Gurinari usain txarra ematen dion sustantzia aurkitu zuela baieztatu zuen[1]. 1823an argitaratu zituen bere ikerketaren emaitzak. Azido butiriko izena eman zion, latinez "gurina" butyrum baita[2]. 1861 urtean Louis Pasteurrek bakterio anaerobio hertsien hartzidura prozesua deskribatu zuen eta bide metaboliko honen azken produktua azido butirikoa da.

Ezaugarriak

Gantz azidoa den arren oso kate laburra du eta horregatik uretan erraz disolbatzen da. Disolbatzaile organikoetan (etanola, eterra) ere bai. Uretatik banatzeko disoluzioa kaltzio kloruroz saturatzen da.

Azido butirikoa azido ertain-gogorra da eta baseekin eta oxidatzaileekin erreakzionatzen du. Metalak ere erasaten ditu[3].

Azido buitirikoz osaturiko triglizeridoak gurinaren %3-4 osatzen du. Gurina galtzen doan heinean triglizeridoa hidrolisatu egiten da eta azido butirikoaren kontzentrazioa handitzen denez usain desatsegina sortzen du.

Erabilerak

Arrantzan erabiltzen da. Azido butirikoaren usain gogorraz baliatuz amuan dagoen beitari gehitzen zaio arrainak erakartzeko[4].

Azido butirikoak ez bezala, metil butaratoak usain atsegina du. Lurrin eta janari gehigarrigisa erabiltzen da. Animalien elikagaietan ere gehitzen da, bakterio patogenoen kolonizazioa ekiditen baitu.

Erreferentziak

Ikus,gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.