From Wikipedia, the free encyclopedia
Ayaan Hirsi Ali (jaiotzez, Ayaan Hirsi Magan,[lower-alpha 1] Somalia, 1969)[1] AEBetan bizi den ekintzaile politikoa eta intelektuala da, Somaliakoa jaiotzez, eta Herbehereetan bizi izandakoa. Musulman ohia da, eta ateismotik gogor kritikatzen du Islama. Bereziki emakumezko musulmanen eskubideen defendatzaile gisa agertu izan da, zenbait praktika salatuz: "ohorezko" hilketak, behartutako ezkontzak, haurren ezkontza, eta emakumezkoen sexu mutilazioa[2].
Ayaan Hirsi Ali | |||
---|---|---|---|
2003ko urtarrilaren 30a - 2006ko maiatzaren 16a | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Muqdisho, 1969ko azaroaren 13a (54 urte) | ||
Herrialdea | Herbehereetako Erresuma (1997 - Ameriketako Estatu Batuak (2013ko apirilaren 25a - | ||
Familia | |||
Aita | Hirsi Magan Isse | ||
Ezkontidea(k) | Niall Ferguson (en) (2011 - | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Leidengo Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | ingelesa nederlandera somaliera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, aktibista, gidoilaria, kazetaria, zientzialaria eta idazlea | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | intellectual dark web (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna | ||
Alderdi politikoa | Herbehereetako Alderdi Laborista People's Party for Freedom and Democracy (en) | ||
ayaanhirsiali.com | |||
|
1969an jaio zenean, bere aita, Hirsi Magan Isse, politikaria ezagun eta aktiboa zen Somalian; baina handik gutxira Siad Barre diktadorearen oposiziokoa izateagatik atxilotu egin zuten[3]. 1977an espetxetik irtetean aita, familia herbesteratu egin zen, eta hurrengo urteak gehienbat Kenyan bizi izan zituzten.
1992an Herberehetara joan zen Ayaan Hirsi Ali, eta maila txikiko lan batzuen ondoren, holandesa ikasi eta unibertsitate karrera egin zuen (politikoan), Leidengo Unibertsitatean graduatuz 2000. urtean. Handik gutxira Herbehereetako politikan sartu zen VVD ezkerreko alderdiarekin, eta diputatu ere izan zen.
2000ko hamarkadan fedea galdu zuen Hirsi Alik, eta ateo deklaratu zen. 2004an Theo van Gogh zinegilearen film batean kolaboratu zuen, non islamiar fundamentalismoak emakumeak nola zapaltzen dituen kontatzen zen. Fundamentalistek Van Gogh mehatxatu zuten lehenbizi, eta 2006an hil egin zuen Mohammed Bouyeri islamista marokoar-holandarrak. Harrezkero, mehatxu terroristetatik babesteko segurtasun pertsonalarekin bizi da Hirsi Ali. Garai berean, polemika izan zen Herbeheretan, jakin baitzen Hirsi Aliren naziotasun eta asilo eskaerak ez zirela zuzen tramitatu, paper batzuetan datu okerrak eman zituelakoan Hirsi Alik[4].
2013an, Estatu Batuetara emigratu zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.