From Wikipedia, the free encyclopedia
Asiut[1] (arabieraz محافظة أسيوط, Asyūṭ , ʔɑsˈjuːtˤ ahoskatua) Egiptoko hiria da, izen bereko eskualdeko hiriburua dena. Antzinako egiptoar hiria ondoan du: modernoa 27°11′00″N 31°10′00″E-n dago eta antzinakoa, berriz, 27°10′00″N 31°08′00″E-n.
Asiut | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Egipto |
Probintzia | Asiut eskualdea |
Geografia | |
Koordenatuak | 27°11′13″N 31°10′17″E |
Altuera | 70 |
Demografia | |
Biztanleria | 389.307 (2006ko azaroaren 11) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | K.a. 3100 |
Ordu eremua | UTC+02:00 |
Hiri senidetuak | Iași |
Antzinako greziar Likopolis eta antzinako egiptoar Sauty, Goi Egiptoko XIII. nomoko hiriburua izan zen, Nilo ibaiaren ibarrean zegoena, Kairotik 359 kilometro hegoaldera. Gaur egun, Asiut gobernazio edo probintziako hiriburua da.
Nubia eta Itsaso Gorritik zetozen karabanek bat egiten zuten merkataritza gune handi bat zen. Egiptoko XI. dinastian, hegoalderago zeuden Herakleopolis eta Tebaseko nomoekin gatazkan sartu zen. Hiri honetan, Upuat jainkoa gurtzen zen, nondik Likopolis izen greziarra datorren. Neoplatonismoaren sortzaile izan zen Plotinoren (205-270 jaioterria izan zen.
Gaur egun, hiri garrantzitsu bat da, izen bereko gobernazio edo probintziaren hiriburu delarik. Bere biztanleria, 2006ko azken erroldaren arabera, 343.498 biztanlekoa da, eta gune kopto nagusienetako bat da. Asiutetik gertu, 1902an amaitu zen esklusadun presa bat eraiki zen, nondik Ibrahimia izeneko kanala abiatzen den, Joseren Kanalarekin lotzen dena, Egiptoko ureztatze kanalik handiena, Nilo ibaiaren urak Birket Qarun lakuari ematen dizkionak, El Fayum eskualdean. Unibertsitate bat du.
Antzinako hiriaren hondakinik ez da geratzen, baina mendian zulatutako hilobiak monumentu bikainak dira. Hondakin garrantzitsuenak, badariar garaiko bere zeramika gorri eta beltz aurredinastikoak dira, baita IX, X eta XII. dinastietako zenbait hilobi ere.
Ernesto Schiaparellik, Egiptoko lehen tarteko aroko dignatarioen hilobiak induskatu zituen
Turingo Egiptoar Museoak, Dyafhapi, Shemes, Minhotep eta Upuautemhaten hilobietan aurkitutako zenbait objektu ditu.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.